BENJAMINAK BIKAIN EUREN LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN
- Guztiak bikain aritu ziren, probak benetan txukun burutuz
Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Ordizian ospatu genuen, Majori igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 42 haur aritu ziren.
Lehen urtekoetan, 2010eko haurrek 50 metro bizkar estiloko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran.
Kategoria berean, 2009koak banakako proba bezela 100 bizkar proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren.
Benjamin kategorian, 2008ko mutilek 50 bular eta 100 bizkar probak izan zituzten eta 2007ko neska-mutilek aldiz 50 bular eta 200 bizkar probak.
Adin tarte honetako haurrek 4x50 estilo libreko errelebua ere izan zuten nesketan zein mutiletan.
Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin.

Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.
Aupa Buruntxikiak!!
Aupa Buruntxikiak!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario