ALEBINAK SENDO ETXEAN JOKATUTAKO LIGAKO HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Alebinen taldeak, euren ligako hirugarren jardunaldia Andoaingo Allurralden izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 17 haur izan ziren lehian.
Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 libre proba eta 100 tximeleta proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak.
Estilo libreko 200 metroetan, aurrez landutako arlo tekniko-taktikoak aplikatzeaz gain, erritmoaren kontrolean egon zen gakoa, esfortzua ondo neurtzea zaila den proba honetan. Tximeleta estiloko proban aldiz, teknikoki hobetu behar dugun arren gureak txukun moldatu ziren.
Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurreko postueta izan ziren, hobetzeko eta ikasteko asko duten arren, maila polita dutela erakutsiz.
Saio amaieran, mutilek 4x100 metro estilo libreko errelebua izan zuten saio sendo bati amaiera emateko.
Hirugarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz.
Hurrengo hitzordua oraindik erabaki gabe daukagun gabonetako sari batean izango dute gure haurrek, hilaren 22an izango dena. Aurtengoan ere gure egoitzatik atera eta gune berri batera joatea da asmoa, ohikoak ez diren taldeekin lehiatzeko aukera izan dezaten.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario