TORRELAVEGAKO II MASTER SARIA | II TROFEO MASTER DE TORRELAVEGA

TXAPELKETA TXUKUNA EGIN ZUTEN MASTERREK TORRELAVEGAN
  • Yoli PAstor-ek urrea lortu zuen 50 bizkar frogan eta brontzea 100 bular frogan

Pasa den larunbatean master ataleko bi taldekide Torrelavegan izan ziren, bertako II Master Sarian parte hartzen. Parte hartu zuten bi taldekideak Yoana Gonzalez eta Yoli Pastor izan ziren eta txapelketaz eta ondorengo festaz gozatzeko aukera izan zuten.

Yoli 50 bizkar eta 100 bular frogetan aritu zen eta Yoana berriz, 100 bular eta 50 libren. 


Yolik bi frogetan dominak irabazi zituen. 50 bizkar frogan txapeldun izan zen bere kategorian 40''22 markarekin. 100 bular frogan berriz hirugarren eta brontzea izan zen aurretik zuen 1'38''00a 1'32''56an utziz. Bietan marka pertsonalak lortu zituen Yolik eta gainera 35-39 urte bitarteko taldeko errekor berriak ezarri zituen. 

Bere esanetan, bizkar frogan ezin izan zuen gustora igeri egin, irteeran bertan kalanbrea izan baitzuen eta froga osoa horrela egin behar izan zuelako. Hala ere, 100 bular frogan benetan gustura aritu zela komentatu zigun.

Yoanak ere adin tarte bereko kategorian hartu zuen parte. 100 bular frogan ez zuen gustura igeri egiterik izan. Froga hontan ura irentsi eta ondo igeri ezinik ibili zen. Askotan, urduritasunak horrelako gauzak ekrtzen ditu esperientzia askorik ez duzunean beraz, lasai Yoana eza da ezer gertatzen eta. 50 libren berriz ondo eta gustura igeri egiteko moduan izan zen eta 39''14rekin marka pertsonala egitea lortu zuen.

Txapelketaz gain, igeriketarekin egun on bat pasatzeko aukera izan zuten bi igerilariek eta baita txapelketarekin eta txapelketaren ondoren ondo pasatzeko aukera ere, beraz, ZORIONAK BIOI!! Ea hurrengoetan taldekide gehiago animatzen diren!!

Comentarios