LASARTEKO XXIV SARIA | XXIV TROFEO LASARTE

Pasa den larunbatean, ekainaren 15ean, Lasarteko XXIV Saria ospatu genuen Lasarteko igerilekuan. Bertan, Hernani KE, Lagunak Barañain nafarrak, Zarautz Balea IT, Tolosaldea IKT, Udarregi-Usurbil, Easo eta Buruntzaldea IKT izan ginen parte hartzen.


Gure taldearen festa den Sari hontan, taldeko igerilari gehienak izan genituen lehian eta denak oso txukun aritu ziren. Horretaz gain, urtero bezela aukera paregabea izan zen adin guztietako igerilariak elkarrekin egoteko, bata bestea animatzeko eta txikienentzat, euren irudi diren nagusiak igerian ikusteko.

Benjaminek eta alebinek 50 metroko probetan hartu zuten parte eta infantiletatik gorakoek 100 metroko probetan. Igerilari bakoitzak estilo bateko proban egin zuen igeri. Orokorrean, denak oso txukun aritu ziren eta horren erakusle dira guztien artean lortutako domina uzta handia. Izan ere, gure taldetik oso gutxi izan ziren dominarik gabe geratu zirenak.

Horretaz gain taldeko zenbait errekor berri ezartzea ere lortu zuten gure haurrek: Unai G. Somovilla-k 10 urteko 50 bular frogan ezarri zuen 45''61 eginez. Iñigo Ibarburuk 16 urtekoen 100 tximeletakoa ezarri zuen 58''50 eginez. Marka honekin Iñigok taldeko errekor absolutu berri bat ere ezarri zuen.
Nesketan, Ainara Garcia-k 13 urteko 100 bular frogako errekor berria ezarri zuen 1'24''04 markarekin. 

Froga indibidualez gain taldeko 10x50 libre errelebo mistoak ere izan genituen, bata banjamin eta alebinena eta bestea infantiletatik aurrerakoena. Benjamin eta alebinen artekoan gure igerilariak nagusi izan ziren eta gure haurrek benetan gozatu zuten. Nagusienak hirugarren sailkatu ziren froga hontan.


Froga ofizialez gain, urtero bezela, igeriketa eskolako haurrek 25 libreko erakustaldia egin zuten, urtean zehar ikusitakoa euren senide eta lagunei erakusteko. Normala den bezela urduri zeuden arren, txalo zaparrada handia jaso zuten igeri egin zuten 15 prebenjaminek.



Sariaren sailkapen orokorrean Buruntzaldea IKT izan zen nagusi 633 punturekin. Bigarren postuan Zarautz Balea IT izan zen 441 punturekin eta hirugarrena Lagunak Barañain 342 punturekin.

Egun  polita beraz, bai haurrentzat eta baita taldea osatzen dugun igerilari, guraso, arduradun eta entrenatzaileentzat ere.

Gure Sariarekin txikienek txapelketa garaia amaitu dute jada eta hilaren 21ean ondo merezitako oporrak hartuko dituzte. Infantiletaik aurrerakoek aldiz, entrenatzen jarraitu beharko dute Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak ondo prestatzeko. 


Comentarios