JUAN VICENTE MARTINEK FROGAKO 3garren POSTUA eta LIGA OSOKO 3garren POSTUA MASTER+ KATEGORIAN.
Aurreko larunbatean, irailaren 8an, taldeko 17 igerilari itsas zeharkaldien ligako azken jardunaldia osatzen duen Kontxako Badia Itsas Zeharkaldian parte hartzen izan ziren.
Urteari hasera emateko balio izan duen zeharkaldi hontan, esperientzia berri bat eta goiz eder bat pasatzeko aukera izan zuten gure igerilariek. Partehartzaileen artean infantilak, seniorrak eta master bat izan genituen.
INFANTILAK
Parte hartu zuten infantilak honakoak izan ziren: Ainara Garcia, Janire Berasarte, Ane Solano, Maialen Casado, Unai Irigoras, Jone Vazquez, Naiara Lizaso eta Mikel Soto.
Lehenengo bostentzat itsasoan igeri egiten zuten lehen aldia izan zen eta urduritasuna tarteko frogaz gozatzeko aukera izan zuten eta amaieran oso pozik agertu ziren. Infantiletan azkarrena Jone Vazquez izan zen, 750 metroko distantzia 7 minutu eta 16 segundutan burutuz.eta 7garren postuan amaituz. Mutiletan, Mikel Soto izan helmugara iristen lehena, 7 minutu eta 19 segundurekin distantzia osatuz.
SENIORRAK
Seniorrek 2200 metroko distantziari egin zioten aurre. Kategoria hontan Iñigo Ibarburu, Mikel Esnal, Kevin Iglesias, Mikel Arribillaga, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta, Naroa Goikoetxea eta Alazne Egiazabal aritu ziren. Mutiletan azkarrena Iñigo Ibarburu izan zen, distantzia 29 minutu eta 32 segundutan burutuz eta 9garren sailkatuz. Nesketan aldiz, Alazne Egiazabal izan zen taldeko azkarrena 34 minutu eta segunduko bateko markarekin 19garren amaituz.
MASTERRAK
Masterretan Juan Vicente Martin aritu zen seniorren distantzia berean. Juanvik erronka berezia zuen zeharkaldi hontan. Izan ere, itsas zeharkaldien ligako azken jardunaldia zen hau eta aurreko frogetatik Juanvi 3garren postuan zen sailkapenean. Motibazio hori izanik, benetan gogotsu aritu zen eta froga hontan bere kategorian 3garren sailkatzea lortu zuen distantzia 32 minutu eta 43 segundutan amaituz. Froga hontako emaitzari esker, Juanvik liga osoko 3garren postua lortu zuen azken froga hontan eta benetan arro eraman zituen domina eta garaikurra etxera.
Comentarios
Publicar un comentario