KUTXA SARIKO KANPORAKETAK | ELIMINATORIAS TROFEO KUTXA

18 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta 10 FINALETARAKO SAILKAPEN Kutxa Sariko kanporaketetan

Pasa den larunbatean, taldeko infantil eta alebinek Kutxa Sariko kanporaketak jokatu zituzten Legazpian. Bertan taldeko 19 igerilari izan ziren parte hartzen eta denak oso ondo aritu ziren, beren frogetan ahal zuten onena ematen. Honetaz gain giro bikaina izan genuen txapelketa osoan zehar.



ALEBINAK

50 bizkar froga

Froga hontan Nahia Jie Villamendiana, Nora Irazusta eta Beñat Alkorta aritu ziren. Nesketan, Nahia Jie lehendabiziko postuan sailkatu zen 37''77 denbora eginez. Nora aldiz, 9garren izan zen. Norak irteerako saltoan irrist egin zuen paretean eta hori dela eta ezin izan zuen postu hobeago bat lortu, baina igeri benetan indartsu aritu zen, azkenean 47''18 eginez.
Mutiletan, Beñat Alkorta 10garren izan zen 47''23 denborarekin.





50 bular froga

Froga hontan Ainara Garcia, Leire Carcedo, Erika Rodriguez eta Eneritz Buiza aritu ziren. Laurak bikain aritu ziren. Ainara Garcia lehenengo sailkatu zen nagusitasun osoz 42''54 eginez. Leirek ere emaitza bikaina lortu zuen 47''97 -rekin 3garren sailkatuz. Erika 10garren izan zen 52''75 denborarekin eta Eneritz 15garren 54''81 denborarekin.

50 libre froga

Froga hontan igerilari ugari aritu ziren. Nesketan: Maialen Casado, Janire Berasarte, Ane Solano eta Amaia Izagirre. Mutiletan: Jon Soto, Argoitz Tardio eta Ibon Etxarri.
Nesketan azkarrena Maialen izan zen, 35''25 denborarekin bigarren sailkatuz. Bere atzetik izan zuen Janire hirugarren postuan (35''68 rekin). Ane 19garren izan zen 43''62 eginez eta Amaia 22garren 44''47 denborarekin.
Mutiletan azkarrena Jon izan zen 37''72 denborarekin 7garren sailkatuz. Argoitz 10garren izan zen 38''94 rekin eta Ibon 14garren 42''16 denbora eginez. Orokorrean denek beren markak hobetzea lortu zuten.

INFANTILAK

Infantilek goizean igerileku luzean lehiatu ondoren bigarren txanda bat izan zuten arratsaldean lehiaketa hontan.

50 tximeleta froga

Froga hontan Jone Vazquez aritu zen. Irteeran irrist egin ondoren denbora baliotsu bat galdu zuen eta ezin izan zuen bere marka hobetu baina hala ere igeri indartsu egin zuen eta markatik gertu amaitu zuen 40''62 eginez. Jone 10garren sailkatu zen.

50 bular froga

Mikel Soto aritu zen froga hontan. Mikelek 40''59 eginez bere marka hobetzea lortu zuen eta 4garren izan zen froga hontan. Goizetik jada nekatua bazegoen ere oso ondo egin zuen igeri eta amaiera arte lehiatu zen.

50 libre froga

Froga hontan Iñaki Etxebeste, Unai Irigoras eta Naiara Lizaso aritu ziren. Iñaki 10garren izan zen 37''50 eginez eta Unai 11garren 38''97 rekin. Naiara hirugarren sailkatu zen 31''87 denborarekin marka pertsonala eginez.

ERRELEBOAK

Froga indibidualez gain, igerilariek 4x50 libre errelebo mixtoa izan zuten. Alebinetan bi talde aurkeztu genituen eta infantiletan bakarra.
  • Alebinetan, Nahia Jie Villamedianak, Jon Sotok, Beñat Alkortak eta Janire Berasartek osatutako erreleboa 3garren sailkatu zen. Lehenengo postan gainera Nahia Jiek marka pertsonala egin zuen 33''85 eginez. Bigarren erreleboa Mailaen Casadok, Ibon Etxarrik, Ainara Garciak eta Argoitz Tardiok osatu zuten. Talde hau 7garren sailkatu zen.
  • Infantilen erreleboa Mikel Sotok, Unai Irigorasek, Jone Vazquez-ek eta Naiara Lizasok osatu zuten. Taldea 10garren sailkatu zen eta lehenengo postan Mikel Sotok marka pertsonala egin zuen 31''77 denborarekin.

Emaitza hauekin, datorren otsailaren 5ean (igandean) gure igerilarietako batzuk Irunen izango dira Kutxa Sariko Finaletan, batzuk A finalean eta beste batzuk B finalean. Honakoak dira:

A FINALA
  • Nahia Jie Villamediana 50 bizkar
  • Ainara Garcia 50 bular
  • Mikel Soto 50 bular

B FINALA
  • Jone Vazquez 50 tximeleta
  • Leire Carcedo 50 bular
  • Maialen Casado 50 libre
  • Janire Berasarte 50 libre
  • Iñaki Etxebeste 50 libre
  • Naiara Lizaso 50 libre
  • 4x50 Libre mixtoa erreleboa (Nahia Jie Villamediana, Jon Soto, Beñat Alkorta, Janire Berasarte)

Zorte onena opa diegu guztiei! Aupa Ekipo!


EMAITZAK / RESULTADOS

Comentarios