ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 2 TXAPELDUN ORDE, 13 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 13 ERREKOR BERRI Gipuzkoako Federazioaren 1go Sarian
- Iñigo Ibarburuk 100 libreko Espainiako Txapelketako gutxienekoa lortu zuen (57''56) eta 200 libre frogan segundu bakarrera geratu zen (2'08''39)
- Itsaso Tolosa Espainiako Absolutuen Txapelketarako gutxienekotik segundu batera geratu zen 200 bizkar frogan (2'30''07).
- Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu, biak, txapeldun orde izan ziren.
Pasa den larunbatean, taldeko igerilari infantil, junior, promesa eta absolutuak Anoetako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Federazioaren 1go Sarian parte hartzen. Txapelketa hau igerileku luzean aurtengo denboraldian egiten zen lehena zen eta gogoz hartu zuten gure igerilariek.
Espainiako Txapelketetarako gutxienekoak
Alde batetik, Iñigo Ibarburuk Espainiako Infantilen Neguko Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen, oraingoan 100 libre frogan. Froga hontan Iñigok 57''56 egin zuen, bere igerileku luzeko marka segundu batean hobetuz. Iñigok jada, 50 libre, 100 libre, 100 tximeleta eta 200 tximeletako gutxienekoak ditu.
Hala ere 200 libre frogan ere gutxienekoa lortzen saiatu zen baina 2'08''39 eginez bere marka pertsonala 2 segundutan hobetzea lortu bazuen ere, gutxienekotik segundu pasatxora geratu zen eta ez zen posible izan. Hurrengo batean saiatuko gara berriro, Aupa hi!!
Bestetik, gutxienekoen gorabeheran Itsaso Tolosa genuen. Itsasoren kasuan, juniorretarako gutxienekoak badituen arren, absolutuen gutxienekoetatik gertu ibili zitekeela bagenekien eta horrek Espainiako Absolutuen Txapelketan eta "Open"ean aritzeko aukera emango lioke. Itsasok bikain egin zuen igerian eta bai 200 bizkar frogan eta baita 50 bizkar frogan gutxienekoetatik oso gertu geratu zen, batez ere lehenengoan.
200 bizkar frogan Itsasok bere marka 4 segundutan hobetu zuen 2'30''07 eginez, absolutuen gutxienekotik segundu batera. Hobekuntza haundia erakutsi zuen froga hontan. Gauza bera gertatu zen 50 bizkar frogan, marka pertsonala egin bazuen ere (33''03), segundu batera geratu zen baita ere. Gutxieneko horiek lortu ez bazituen ere, emaitzak benetan bikainak dira.
Azkenik, Haitz Mitxelena 200 tximeletako gutxienekoa lortzen saiatu zen. Esfortzu aldetik ahalik eta onena eman zuen Haitzek, baina hori ez zen gutxienekoa lortzeko nahikoa izan. Hala ere, Haitz arlo teknikoan ari da lanean egun hauetan eta mugimendu berriak barneratzeak denbora ematen duenez normaltzat hartu dezakegu. Geratzen zaizkion bi aste hauetan aldaketa teknikoak finkatzean egongo da gure helburu nagusia ea modu horretan Gipuzkoako Neguko Txapelketan gutxienekoa lortzen gai den. Animo Haitz!
200ekoan marka hobetu ez bazuen ere 50 tximeletan bere marka hobetzea lortu zuen Haitzek 29''07 eginez.
Bi txapeldun orde
Egindako marken arabera, Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu txapeldun orde izan ziren lehenengo Sari hontan.
Iñigo 100 libre frogan lortutako 541 puntuei esker eta Itsaso 200 bizkarreko 575 puntuei esker. Zorionak bioi! Segi lanean!
Sariak GIF 2garren Sariaren haseran banatuko dira.
Sariak GIF 2garren Sariaren haseran banatuko dira.
Marka pertsonalak
Iñigok, Haitzek eta Itsasok lortutako marka pertsonalez gain, gainontzeko igerilari guztiak ere bikain ibili ziren beren denborak hobetuz.
- Alde batetik, Jone Vazquez-ek 400 libreko marka hobetzea lortu zuen 5'40''54 eginez eta 200eko pasean ere bere 200 libreko marka pertsonala gainditu zuen 2'49''69 denborarekin.
- Kevin Iglesiasek igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak lortu zituen. Lehena 100 libre frogan 1'08''26 rekin bere marka 2 segundutan hobetuz eta bestea, 200 libre frogan, 3 segundu jaistea lortuz eta azkenean 2'27''56 eginez.
- Garazi Alkortak 200 libreko marka hobetu zuen 2'45''77 denbora eginez.
- Naiara Lizasok 50 libreko marka hobetu zuen (32''62)
- Azkenik, Mikel Sotok, egindako bi frogetan lortu zituen marka pertsonalak. Bata 100 bular frogan (1'30''10) eta bestea 200 bular frogan (3'13''20).
Honenbestez amaitu zen Saria. Gure igerilariek izango duten hurrengo lehiaketa Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango da. Txapelketa hau otsailaren 11ean eta 12an ospatuko da, Tolosan. Animoak denentzat!
AUPA EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario