NEGUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA | CTO DE GIPUZKOA DE INVIERNO

6 DOMINA, 20 MARKA PERTSONAL eta GIRO BIKAINA, TXAPELKETAKO BALANTZEA

 Pasa den asteburuan Tolosan Gipuzkoako Infantil, Junior eta Absolutuen Neguko Txapelketa ospatu zen.
Taldeko 10 igerilari izan dira lehiaketan: 5 infantil mailan, 2 junior mailan eta 3 maila absolutuan. Txapelketari dagokionez, orokorrean 6 domina atera zituzten infantilek 2 zilar eta 4 brontze. Beste kategoriek dominarik ez bazuten ere benetan txukun aritu ziren junior eta absolutuak, benetan marka onak eginez.
Mikel Arribillagak Euskadiko txapelketan aritzeko minima lortu zuen 400 libre frogan (4'56''05) eta orotara 20 marka pertsonal eta 3 errelebotako taldeko marka hobetzea lortu zuten igerilariek
Honetaz gain, asteburua gogorra izan bazen ere, benetan talde giro bikaina izan genuen, eta honek lehiaketan gogor aritzeko indarra eman zigun.

Larunbata goiza

Lehiatzen lehena Naroa Goikoetxea izan zen, 200 bular frogan. Naroak txukun egin zuen igeri eta bere marka bi segundutan hobetzea lortu zuen 3'05''33 denborarekin. Hurrengoak 100 libre frogan izan ziren. Lehena Iñigo Ibarburu izan zen 1'01''29 denbora eginez eta bere marka onena bi segundutan hobetuz. Orokorrean 10. postuan amaitu zuen baina bere adinekoen artean bigarren marka onena eginez. Nagusietan Mikel Esnal izan zen azkarrena 56'' 39 denborarekin. Bere atzetik izan ziren Asier Lopez de Arregi (57''72 denborarekin, bere marka bi segundutan hobetuz) eta Oier Mitxelena 58'' 33 denborarekin.
Saioaren amaieran infantilek 4 x 200 libre erreleboan hartu zuten parte seigarren postuan sailkatuz. Iñigo Ibarburuk, Mikel Arribillagak, Unai Buenok eta Kevin Iglesias-ek osatutako taldeak 9'40''21 denbora egin zuen, haseratik zuen marka 15 segundutan hobetuz. Erreleboan aipagarriena Iñigok egindako lehen posta izan zen, 2'16''54 denborarekin bere marka pertsonala lau segundutan hobetu zuen eta.

Larunbata arratsaldea

Arratsaldea Unai Buenok hasi zuen, 100 estiloak frogan. Unai bosgarren postuan sailkatu zen 1'17''92 markarekin benetan txukun igeri eginez. Bere ondoren eta froga berean Asier Lopez de Arregi aritu zen, 1'08''23 markarekin zortzigarren sailkatuz eta bere marka pertsonala hobetuz. Beraien ondoren Mikel Arribillaga 200 bizkar proban aritu zen. Mikelek 2'28''44 denbora egin zuen eta zortzigarren sailkatu zen. Froga berean, txapelketako lehen domina iritsi zen Itsaso Tolosaren eskutik. Itsasok 2'36''32 denborarekin zilarra eskuratu zuen froga honetan, bere rmarka pertsonala 6 segundutan hobetuz. Hurrengo frogan Unai Bueno aritu zen berriro ere, 100 bular frogan. Igeri txukun eginez 1'34''56 denbora egin zuen. Froga berean Naroa Goikoetxea aritu zen. Naroak azkenaldian zeraman hobekuntzari eutsi eta 1'23''86 denborarekin marka pertsonala hobetu zuen azkenean bosgarren postuan sailkatuz.
Jarraian mutil nagusien txanda izan zen berriro ere, 50 tximeleta frogan. Oier Mitxelena (29''43) eta Mikel Esnal (29''56) izan ziren lehiatzen, lehena bere marka pertsonala hobetuz, baina biak igeri bikain eginez.
Saioa amaitzeko 4 x 100 libre frogetan aritu ziren mutilak, bai infantil mailan eta baita absolutuak ere.Infantilek laugarren postua eskuratu zuten eta nagusiek hirugarrena. erreleboan aipagarriena Iñigok Ibarburuk eginiko 1'00''53-a izan zen.

Igande goiza

Igande goiza mutil nagusiek hasi zuten 4 x 50 libre erreleboarekin. Asierrek, Haitzek, Oierrek eta Mikel Esnalek osatutatko taldeak hirugarren postua eskuratu zuen berriro ere froga hontan errelebo bikaina eginez.
Ondoren 100 tximeleta froga iritsi zen eta Itsasok eta Iñigok brontzezko domina bana eskuratu zuten, lehenak 1'18''43 markarekin eta bigarrenak 1'09''54 denborarekin. Haitz Mitxelenak 1'04''79 egin zuen eta seigarren postuan amaitu zuen.
Jarraian Naroa Goikoetxea aritu zen 50 bular frogan denbora ona eginez (38''43), laugarren postuan sailkatuz. Lehiatzen azkena Mikel Arribillaga izan zen 400 estiloak proban.
Mikelek euskadiko minima lortzeko aukera zuen proba hontan baina ez zen posible izan. Hala ere lan txukuna egin zuen, 5'43''06 denbora eginez eta proba hontan zilarrezko domina lortuz.






Igande arratsaldea

Azken jardunaldia. Arratsaldea 50 libre frogarekin hasi zen. Azkarrena Mikel Esnal izan zen, 25''55 denborarekin bosgarren sailkatuz. Bere atzetik geratu ziren Asier, bere marka onena eginez (26''39) eta Oier 26''59.
Hurrengo froga 200 tximeleta izan zen. Bi mutil izan genituen, Iñigo infantiletan eta Haitz absolutuetan. Iñigok brontzezko domina eskuratu zuen proba hontan 2'40''35 marka ederrarekin. Haitz nagusitasun osoz gailendu zen 2'20''16 markarekin lehen postuan amaituz eta bere marka pertsonala 3 segundutan hobetuz.
Jarraian 100 bizkar proban Itsaso aritu zen nesketan eta Unai mutiletan. Lehenak 1'15''66 denborarekin brontzezko domina berri bat eskuratu zuen eta bigarrenak dominarik lortu ez bazuen ere bere marka ederki hobetu zuen 1'16''52 eginez. Indibidualki lehiatzen azkenak Mikel Arribillaga eta Haitz Mitxelena izan ziren 400 libre frogan. Euskadiko minima lortzeko azken aukera zuen Mikelek eta ederki aprobetxatu zuen 4'56''05 eginez. Haitzek bere marka 10 segundutan hobetzea lortu zuen 4'41''49 eginez.
Txapelketa amaitzeko infantilen 4 x 100 estiloak froga izan genuen mutiletan. Mikelek, Kevinek,Iñigok eta Unaik osatutako taldeak seigarren postuan amaitu zuten, amaiera arte gogor igeri eginez.

Azkenean beraz txapelketa gogorra baina ona emaitzetan eta talde giroan. Itsaso, Unai, Iñigo, Mikel eta Kevin Euskadiko Txapelketan izango dira datorren martxoaren 5ean eta 6an, Irunen. Mikel Esnal, Haitz, Asier, Naroa eta Oier berriz Txapelketa berean izango dira, martxoaren 12an eta 13an Getxon.

ZORIONAK ETA ANIMO GUZTIOI !!

EMAITZAK/RESULTADOS

Comentarios