KRONIKA: TEKNIFIKAZIO SARIA

ALEBINAK TXUKUN AZPEITIAN

Markak hobetuz eta giro onean eman zuten igandea gure gaztetxoek

Pasa den igandean taldeko alebinak Azpeitian izan ziren, Alebin mailako Teknifikazio Sarian parte hartzen. Lehiaketa honetarako gure taldeko 15 alebinetatik 14 zeuden sailkatuta baina gaixotasunak eta bestelako konpromezuak tarteko, azkenean 8 aritu ziren lehian: Aitor Santos, Jurgi Sukunza, Jon Pelayo, Iker Gorostegui, Iker Gandia, Miren Sarobe, Andrea Lobato eta Alba Escribano.


Iker Gandia goizez lehiatu zen bakarrik eta gainontzeko 7ak berriz goiz eta arratsaldez. Guztiak txukun aritu ziren euren probatan eta marka pertsonalak egitea ere lortu zuten saririk ez zuen lehiaketa honetan.

Marka Pertsonalak
Egindako markei dagokionez, hoako hobekuntzak ortu zituzten gure igerilariek:
  • Alba Escribanok 400 librean 5:42,39 eta 100 librean 1:15,80
  • Andrea Lobatok 100 bizkar proban 1:27,54
  • Miren Sarobek 200 librean 2:43,81 eta 400 lau estiloetan 6:34,91, baina azken honetan, bere aurreko marka 26 segundtan hobetu bazuen ere, deskalifikatua izan zen.
  • Iker Gandiak 200 bizkar proban 2:53,51
  • Iker Gorosteguik 200 bizkar proban 2:52,11
  • Jon Pelayok 200 bular proban 3:16,60
  • Jurgi Sukunzak 100 librean 1:14,15
Marka hauekin, sariketarik egon ez arren, gure igerilarietako batzuk lehen postuetan sailkatu ziren. Miren Sarobe hirugarren sailkatu zen 200 librean, Jon Pelayo ere hirugarren izan zen 200 metro lau estiloetan eta Jurgi Sukunza proba berean bosgarren. Iker Gorostegui seigarren izan zen 100 librean eta deskalifikatua izan bazen ere, Miren Sarobek hirugarren denbora onena egin zuen 400 metro lau estiloetan.

Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios