KRONIKA: GIPUZKOAKO XI. SARIA

馃摪 3 ZILAR, 4 BRONTZE eta TALDEKAKO HIRUGARREN POSTUA ANDOAINGO GIPUZKOAKO NEGUKO XI. SARIAN

Larunbatean Gipuzkoako Neguko XI. Saria ospatu genuen Andoaingo Allurralden. Gipuzkoa osotik etorritako igerilariak aritu ziren, gutxienekorik gabeko Gipuzkoako Neguko lehiaketa honetan. Kolore polita hartu zuen igerilekuak eta giroa bikaina izan zen.



Gure taldetik 7 igerilari aritu ziren eta baztuek podiumean egotea lortu zuten. hauek dira banakako probatan lortu genituen dominak, infantil mailan:
  • Haritz Gomezek zilarra 100 tximeletan eta brontzea 200 lau estiloetan 
  • Unai Barcinak brontzea 100 metro lau estiloetan
  • Inge Etxezarretak brontzea 100 bular proban eta brontzea 50 tximeletan 
  • Garazi Irigorasek zilarra 100 metro lau estiloetan eta zilarra 100 bizkar proban 
Taldekako sailkapenean, partaide guztiek egindako marken araberako puntuaketaren baturan, gure taldea hirugarren sailkatu zen eta garaikurra jaso zuen.

Beste behin ere, eskerrik beroenak eman behar dizkiegu lehiaketa aurrera eramaten lagundu zuten bolondresei, eurak gabe hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa litzateke eta. Milesker Ane Etxebeste, Aitor Barcina, Gurutz Irigoras, Be帽at Alkorta, Oscar Gomez, Ainhoa Cencillo, "Maxi" Meyer eta Mikel Esnal !!



Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios