KRONIKA: CAMPEONATO DE ESPAÑA AXA DE NATACIÓN DE JÓVENES POR CATEGORÍAS DE EDAD 2020

NAHIA ZUDAIRE ESPAINIAKO TXAPELDUN BESTE BEHIN ERE!!

Aurtengoan ere, junior mailan Espainiako Txapeldun izatea lortu du Nahiak, estatu mailan parekorik ez duela erakutsiz.

Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Valdemoron (Madril) izan da, Euskadiko Selekzioarekin Igeriketa Egokituko Adin Tarteetako AXA Espainiako Txapelketa parte hartzen. Aurreko denboraldietan bezala, Nahiak txapeldun izatea lortu du beste behin ere, gure gaztetxoak duen kirol maila bikaina nabarmen utziz. Aurtengoan junior mailan izan da, bere adinagatik kategoria aldaketa izan baitu.

Nahiak burututako lau probetan lortutako puntuazioaren baturari esker lortu du lehen postua, burututako lau probatatik lautan puntuazio benetan altuak lortuz. Marka pertsonalak egitea lortu ez badu ere, marka bikainak egin ditu puntuazio altu horiek lortu eta azkenean txapeldun izatea lortuz.

Larunbat arratsaldeko saioan, Nahiak 400 librean eta 100 librean hartu zuen parte. Lehen proban 5:26,25 eginez lehen postua lortu zuen eta bigarrenean ere lehen postuan izan zen kronoa 1:14,02an geratuz.

Larunbatetik lehen postuan zela, igandean ere txukun aritu zen Nahia. Lehen proban, 100 tximeletan, berriro ere lehen postuan sailkatu zen 1:24,28 eginez. Azken proban, 200 lau estiloetan, 3:13,29rekin bigarren izan zen proba horretako sailkapenean.

Gauzak horrela, Nahiak 2620,6 punturekin lehen postua eskuratu zuen bigarrenarekiko 400 puntuko aldea lortuz eta nagusitasun osoz txapeldun suertatuz.


Aupa Nahia!!

Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios