KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 4. JARDUNALDIA

ALEBINAK TXUKUN TOLOSAN JOKATUTAKO LIGAKO LAUGARREN JARDUNALDIAN

Alebinen taldeak, euren ligako laugarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 14 haur izan ziren lehian.


Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 lau estiloetan proba eta 100 bizkar proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. Bereziki, lau estiloetako proban jarri genuen arreta gehien, oso proba osoa delako adin hauetako haurrentzat, lau estiloak eta distantzia ertain bat biltzen dituelako bere baitan. Emaitzei dagokionez, guztiek hobekuntzak egitea lortu zutela esan behar dugu.

Jardunaldi honetan 4x100 metro estilo libreko errelebua izan zuten gure neskek saioa amaitzeko. Gure errelebuko taldeak laugarren eta bosgarren saiklatu ziren.

Datorren otsailaren 2an, igandean, alebinen taldeak Teknifikazio Saria izango du, adin hauetako haurrentzat  lehen aldiz egiten den goiz eta arratsaldeko jardunaldiko lehiaketa. Txapelketa honetako partehartzaileak marka bidezko sailkapenaren baitan zehaztuko dira, proba bakoitzeko serieak mugatuak izango baitira. Izen emateak egin ondoren, lehiaketara nortzuk sartzen diren jakiteko zain egon behar dugu, baina taldeko ordezkaritza egongo dela espero dugu.

Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios