BRONTZEA ETA TALDEKO ERREKOR BERRI BAT EKARRI DITU NAHIAK CASTELLÓ-TIK
Pasa den asteburuan zehar, Nahia Zudaire taldekidea Castelló-n izan da Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldeko kontzentrazioan. Entrenamenduko lau saio egin ditu bertan bi egunetan zehar eta asteburuan lehian aritu da, "XVI TROFEO INTERNACIONAL CASTALIA CASTELLON" lehiaketan.Txapelketan txukun aritu da Nahia, batez ere aurreko aste osoan zehar gaixo egon dela kontutan hartzen badugu. Denboraldiko momentuari begira eta lehiaketa aurreko asteko egoera kontutan izanda, burututako lau probatan bere marka onenetatik gertu aritzea lortu du Nahiak eta lauretan finaletarako sailkatu da.
Larunbatean 100 librean aritu zen eta finalean 1:13,06 eginda bosgarren saikatu zen. Igandean berriz, 34,67rekin hirugarren sailkatu zen 50 libreko finalean, bederatzigarren 100 bizkar probakoan eta 100 tximeletakoan aldiz laugarren.
Egindako marken artean, 100 bizkar probako 1:39,18arekin, S8 klaseko taldeko erekor berri bat ezarri zuen Nahiak.
Egindako marken artean, 100 bizkar probako 1:39,18arekin, S8 klaseko taldeko erekor berri bat ezarri zuen Nahiak.
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario