KRONIKA: PACO SANCHEZ XX. SARIA

TXIKIAK EDERKI ARITU ZIREN URTEKO AZKEN LEHIAKETAN

Gabonetako Sari gisa, Tolosara joan ziren benjaminak eta alebinak, Paco Sanchez XX. Sarira 

Urtero egin ohi dugun moduan, gure txikiekin urtea ongi amaitzeko Sariketa batera joan ginen aurtengoan ere. Denboraldi honetarako, aurkari eta eszenatokiz aldatzeko asmoz Tolosara joan ginen, bertan ospatu zen XX. Paco Sanchez Sarira. Sari honetan, gure taldeko 43 haur aritu ziren.



Sari honetarako, igerilariek proba bat aukeratu behar zuten benjaminetan. Txikienek, 2011 eta 2010ean jaiotakoek, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko proba bat zuten aukeran eta 2009ko neska-mutilek eta 2008ko mutilek aldiz, estilo berdinetako 100 metroko proba bat edo 200 metro lau estiloetan. 

Alebinek (2008-2007 neskak eta 2007-2006 mutilak) bi proba egiteko aukera izan zuten, 100 metrokoen eta 200 lau estiloen artean, aukeran.

Saioa amaitzeko adin tarte bakoitzeko bi mutil eta bi neskarekin osatutako 12x50 estilo libreko errelebua izan zuten gureek.



Gure igerilarietako batzuk domina eskuratzea lortu zuten, euren jaiotze urteko lehen hiru postuetan sailkatu izanagatik:

Urreak

Naia Barrio 50 tximeletan
Nahia Goenaga 100 tximeletan
Oier Jauregi 50 bizkar proban
Ibon Elola 200 metro lau estiloetan

Zilarrak

Mario Garcia 50 bizkar proban
Pablo Alvaro 100 librean
Jurgi Sukunza 100 librean
Maddi Ipinza 100 librean
Mario Amantegi 200 metro lau estiloetan
Nahia Goenaga 200 metro lau estiloetan

Brontzeak

Kimetz de la Cruz 100 bizkar proban
Iker Gandia 100 bizkar proban
Nille Becerra 100 bular proban
Ane Mateos 100 bular proban 
Paul Etxezarreta 100 librean
Irati Etxeberria 100 librean
Nahia Ipinza 100 librean
Jon Pelayo 200 metro lau estiloetan
Mayi Gorostegui 200 metro lau estiloetan

Gainontzekoek, dominarik lortu ez arren, lehian ederki aritu ziren, euren probei gogotsu ekinez. Zorionak talde osoari!!

Modu honetan, lehiaketei dagokionez, 2019 urteari agur esan zioten benjamin eta alebinek. Gehienek gabonetan zehar entrenamenduetan jarraituko duten arren, urte berrian erronka berriei aurre egiteko indarrak hartzeko gabonetako oporraldiak gozatzeko momentua da orain eurentzat.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!

Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios