25 MARKA PERTSONAL BERRI eta TALDEKO ERREKOR BERRI BAT Hernanin jokatutako Neguko Ligako azken jardunadian
Marka gehiago hobetuz eta Gipuzkoako Kluben Koparako A mailarako sailkapena lortuz amaitu dute Neguko Liga gure igerilariek
Pasa den abenduaren 14an, Hernaniko igerilekuan, gure infantil-junior eta absolutuek Neguko Ligari amaiera eman zioten. Bertan, ohi bezela zenbait emaitza on eta marka berri eskuratu zituzten gure talekideek.
Azken jardunaldi honetan, gure taldetik 20 igerilari aritu ziren, denak ere bikain.
25 marka pertsonal gehiago beste bi asteren buruan, astez aste hobetzen
Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan honakoak izan ziren lortutako marka pertsonal berriak:
- Yaiza Martinez 35,69rekin 50 libreko marka hobetu zuen.
- Nerea Santos-ek 50 librekoa 30,89an uzti zuen eta 50 txinmeletakoa 36,03an.
- Nahia Zudairek 100 bzkar probako marka pertsonal berria 1:36,47an utzi zuen.
- June Lopez-ek 800 libreko marka pertsonala 10:44,78an utzi zuen.
- Izaro Audikanak 800 librekoa 11:01,16an ezarri zuen eta 400 librekoa 5:28,70ean.
- Garazi Etxeberriak ere 800 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 11:07,59an geratuz.
- Proba bereko marka pertsonala 11:21,26an uzti zuen Saioa Elolak eta 100 bizkar probakoa ere hobetzea lortu zuen 1:22,69 eginez.
- Garazi Irigorasek 100 bizkar probako marka berria 1:27,25ean utzi zuen eta 50 tximeletakoa aldiz 41,81ean.
- Ruth Pelayok 100 eta 50 bizkar probatako marka perstonalak ondu zituen, 1:26,35 eta 41,76 eginez, buruz buru.
- Aimar Sukunzak 50 libreko marka berria 30,68an uzti zuen.
- Unax Goenagak 800 libreko marka berria ezarri zuen (10:54,60) eta 100 bizkar probakoa (1:19,64) eta 100 metro lau estiloetakoa ere (1:19,59).
- Unai Barcinak 100 bular eta 100 metro lau estiloetan probatako marka pertsonalak lortu zituen 1:27,18 eta 1:18,65 eginez, buruz buru.
- Jueln Azpirozek 800 librekoa (11:11,16) eta 400 librekoa (5:36,52) ondu zituen.
- Haritz Gomez-ek aldiz, 200 librekoa (2:43,22) eta 50 tximeletakoa (35,83)
Taldeko errekor berriak
Egindako markekin, pasatako asteburuan taldeko beste errekor berri bat egin genuen, igeriketa egokitukoa kasu honetan ere. Nahia Zudairek 100 bizkar probako S8 kategoriako taldeko errekor berria ezarri zuen kronoa 1:36,47an geratuz.
Gureak maila onean eta bide onetik
Orokorrean, maila onean aritu ziren gure igerilariak, batez ere, aurrekoan genion bezala, ligako jardunaldi hauetan parte hartzeko inolako prestakuntza berezirik egiten ez dutela kontutan hartuz eta arreta nagusia entrenamenduan dagoela jakinik.
Neguko Ligak aurreko denboraldian egin bezala, aurtengoan ere, iraupen laburra izan du. Horrek igerilarien garapena ikusteko zailtasun gehiago sortzen dituen arren eta gure ustez, jardunaldi hauei gogoz ekiteko borondatea izatea zailtzen duen arren, asko izan dira gure igerilariek epe labur honen buruan lortutako hobekuntzak eta horrekin gustura gaude. Orotara, 106 izan dira gure igerilariek lau jardunaldi hauetan lortutako igerileku laburreko marka berriak.
Pixkanaka, lehiaketa garrantzitsuagoak egutegian gerturatzen joan ahala, eta lehiaketa horietarako parte hartzeak prestatzen goazen einean, gureek emaitza onak lortuko dituztela uste dugu. Igerilari batzuentzat lehen zita "serioa" abenduaren 29an izango da, Ordziako Majori igerilekuan, Eguberrietako 37. Nazioarteko Sarian. Denboraldiko benetako lehen testa izango da aurreko denboraldian jada Euskadiko zein goragoko mailan aritu ziren taldekideentzat eta baita besteentzat ere.
Neguko Ligako lau jardunaldietan zehar lortutako puntuekin urtarrilaren 11n eta 12an Irungo Azken Portun izango den Gipuzkoako Kluben arteko Koparako sailkapena zehazten da. Lortutako puntuazioaren baitan A edo B sailkapenak egongo dira eta horren baitan lehiatuko da taldea lehia honetan. Emaitza eta sailkapen guztiak antolatuta, denboraldiko lehiekta politenetakoa den lehiaketa honetan gure taldea A mailan arituko da, bai mutiletan eta baita nesketan ere.
Aupa Ekipo!!
Burunpower!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario