3 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI eta FINAL BAT Nazioarteko Sarian
Atzokoan, abenduaren 29an, gureak Eguberrietako 37. Nazioarteko Sarian izan ziren. Urtez urte igerilekua aldatzen duen sari honek, aurtengoan Ordiziako Majori igerileku laburrean zuen hitzordua.
Gure taldetik 6 igerilari aritu ziren kanporaketa serieetan. Guztiak bikain aritu ziren, denboraldiko pisu gehiagoko lehen zita honetan ondo lehiatuz eta zenbait marka pertsonal eskuratuz.
Kanporaketa serieetan sartzea lortu zuten igerilariak honakoak izan ziren: Mikel Esnal eta Unai G. Somovilla mutiletan, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nerea Irazu nesketan eta Nahia Zudaire eta Nathalia E. Torres emakumezkoen igeriketa egokituko proban. Nathaliak, gaixo egonagatik, ez zuen parte hartzerik izan azkenean.
Marka Pertsonalak
- Aintzane Sarobek 50 libreko marka berria 27,77an utzi zuen eta 100 librekoa aldiz 59,56an.
- Unai G. Somovillak 50 tximeletakoa 28,31n utzi zuen.
Marka pertsonalik lortu ez arren, Nora Imaz ere bikain aritu zen, 50 eta 100 librean bere onenetik ehuneko gutxitara igeri eginaz. Unai G. Somovillak ere 50 bizkar probakoa gertu izango izango zuen irteera irrist egin ez balu. Mikel Esnal oran dela gutxi hasi da berriro ere entrenamenduetan eta egindakoarekin gustura geratu zen. Nerea Irazu, zoritxarrez, deskalifikatua izan zen 100 bizkar proban.
Taldeko Errekor berriak
Egindako markekin, taldeko bi errekor berri egitea lortu zuen Aintzane Sarobek. Izan ere, 15 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak ezarri zituen 50 librean eta baita 100 librean ere. Aintzaneren kasuan albiste bikaina da gainera, ligako jardunaldiaetan ondo aritu bada ere, markak haustea behar zuen eta lehiaketa honetan eman du pausu hori, errekorrak egiteaz gain, berriro ere bere probatan indartsu arituz.
Finalak
Goizeko kanporaketa serieen ondoren taldekide bakarra izan zen arratsaldeko fialetarako sailkatuta: Nahia Zudaire igeriketa egokituko 50 libreko finalerako. Erreserba moduan izan ziren Aintzane Sarobe bera 100 librean eta baita Mikel Esnal ere 50 librean baina azkenean ez zuten finaletan egoterik izan.
Nahia Zudaire erabat nagusi izan zen igeriketa egokituko 50 librean eta finalean, goizean egindako 35,72a 34,96an uzti zuen, bere onenetik oso gertu.
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario