KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 3. JARDUNALDIA

ALEBINAK SENDO ETXEAN JOKATUTAKO LIGAKO HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Alebinen taldeak, euren ligako hirugarren jardunaldia Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut"en izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 15 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 libre proba eta 100 tximeleta proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak.


Estilo libreko 200 metroetan, aurrez landutako arlo tekniko-taktikoak aplikatzeaz gain, erritmoaren kontrolean egon zen gakoa, esfortzua ondo neurtzea zaila den proba honetan. Tximeleta estiloko proban aldiz, teknikoki hobetu behar dugun arren gureak txukun moldatu ziren.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako batzuk aurreko postueta izan ziren, eta gehienek igeri egindako bi probetan euren marka pertsonala hobetzea lortu zuten, hobetzeko eta ikasteko asko duten arren, maila polita dutela erakutsiz.

Saio amaieran, mutilek 4x100 metro estilo libreko errelebua izan zuten, hirugarren postuan amaitu zutelarik.

Hirugarren jardunaldia ere amaituta, oraindik ere beste lau jardunaldi aurretik dituztelarik, gure alebinek lanean jarraituko dute. Hurrengo hitzordua oraindik erabaki gabe daukagun gabonetako sari batean izango dute gure haurrek. Aurtengoan ere gure egoitzatik atera eta gune berri batera joatea da asmoa, ohikoak ez diren taldeekin lehiatzeko aukera izan dezaten.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!

Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios