ALEBINAK GOGOTSU ANDOAINGO ALLURRALDEN JOKATUTAKO LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN
Nesken errelebuak Euskal Herriko Txapelketarako sailkapena lortu zuen
Aurrebenjamin eta benjaminek lehen txandan egin bezelaxe, adin tarte honek euren ligako bigarren jardunaldia Andoaingo Allurralde kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 14 haur izan ziren lehian.
Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 200 bizkar proba eta 100 libre proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak.
Jardunaldi honetan teknikoki bi estiloetan nola moldatzen ziren ikusi ahal izan genuen eta baita arautegi aldetik gauzak nola barneratu dituzten ikusteko. Erritmoren kontrolean ere lan egiteko parada ona izan zen eta baita oinarrizko zenbait alderdi taktiko aztertzeko ere.
Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak ondo egiten badakitela eta maila ona hartzen ari direla erakutsiz.
Jardunaldi honetan 4x200 estilo libreko errelebua izan zuten gure neskek (mutilen kasuan, erreleburik ez zeoen jardunaldi honetan) saioa amaitzeko. Proba honetan, gure taldetik errelebu bat aurkeztu genuen, 2007ko neskek osatua. Taldea benetan gogotsu eta sendo aritu zen, posta bikainak eginez eta taldekako proba honetan benetan gogotsu arituz. Nahia Goenagak, Miren Sarobek, Alba Escribano-k eta Ane Mateos-ek osatutako taldea, bigarren sailkatu zen, Ordiziako taldearekin amaiera arte lehian arituz eta kronoa 11:10,66an geratuz. Errelebuko marka honekin gainera, gure taldeak alebin mailako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen.
Bigarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario