MARKA PERTSONALIK EZ BAINA ESPERIENTZIA IRABAZITA itzuli da Ainhoa Bartzelonatik
Pasa den asteburuan Ainhoa MArtín taldekidea Bartzelonan izan da, CN Sant Andreu taldearen instalakuntzetan "XL Trofeo Internacional Ciutat de Barcelona" txapelketan parte hartzen. Lehiaketa honetan Ainhoak Euskadiko Selekzioarekin hartu du parte.
Lehiaketari dagokionez, oso maila altuko lehiaketa dela esan beharra daukagu. Txapelketa hau, Mare Nostrum zirkuituaren barruan dago eta zirkuitua bera, proba honetaz gain Canet-en egiten da bigarrena eta Monaco-n hirugarrena, sari ekonomiko potoloek goi mailako igerilariak erakartzen dituztelarik.
Ainhoaren lehiaketari dagokionez, txukun ibili dela esan dezakegu, nahiz eta bere onenetik hurrun aritu den. Ainhoa 200 bular proban aritu zen larunbateko saioan eta 100 bular eta 200 metro lau estiloetan igandekoan. 200 bular proban 2:40,42 egin zuen Ainhoak, 100 bular proban 1:16,48 eta 200 metro lau estiloetan berriz 2:26,72 egin zuen, posturik onena proba honetan lortuz.
Asteburua igarota, Espainiako Udako Junior Txapelketa prestatzen jarraituko du Ainhoak, tartean, hlabete honen amaieran Marilen lehian izango delarik. Bertan Gipuzkoako Selekzioarekin arituko da.
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario