BENJAMINAK BIKAIN HERNANIN OSPATUTAKO LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Gureak bikain aritu ziren lau estiloetako eta tximeleta erako probatan
Pasa den larunbatean, maiatzaren 4an, Hernaniko Kiroldegian, Kirol Zehaztasun Ligako 5. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek. Jardunaldi hontarako lau estiloetako eta tximeleta erako proba egokitu zitzaizkien igerilariei.
Gureak bikain aritu ziren lau estiloetako eta tximeleta erako probatan
Pasa den larunbatean, maiatzaren 4an, Hernaniko Kiroldegian, Kirol Zehaztasun Ligako 5. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek. Jardunaldi hontarako lau estiloetako eta tximeleta erako proba egokitu zitzaizkien igerilariei.
Benjaminetan, 2010ean eta 2009an jaiotakoei 100 metro lau estiloetan proba egokitu zitzaien eta 2008ko neska-mutilei eta 2007ko mutilei berriz, 50 edo 100 metro tximeletan eta 200 metro lau estiloetan. Errelebuei dagokienez, txikienek 6x25 metro lau stiloetan errelebu mistoa izan zuten. Nagusienek berriz, 4x50 metro bular estiloko errelebua. Adin tarte honetako 29 haur aritu ziren jardunaldi honetan.
Benjamin txikiei dagokienez, jardunaldi guztietako mailari jarraiki lan polita egin zuten gure igerilariek. Txikienak lau estiloen ordena eta arautegia txukun burutzen ikusi genituen, proba hau bera oraintsu erabili duten tximeletako estiloa berriro ere burutzeko baliatuz eta, horretaz gain, beren ikaskuntza prozesuaren parte den lau estiloen oinarriak barneratzen ari direla erakutsiz.
Handiei dagokienez, 200 metro lau estiloak proban beste horrenbeste ikusi ahal izan genuen. Gureak ondo moldatu ziren lau estioetan eta baita probaren arautegian ere, distantzia arazorik gabe gainditzea lortu zuten eta hauek ere ikaskuntza prozesuan aurrera doazela garbi utzi zuten.
Benjamin testa eta liga amaituta, benjaminetako batzuk maiatzaren 19an Legazpin ospatuko den "Igerilari Osoa" Gipuzkoako Txapelketa Eskolarrerako sailkapena lortu dute. Gure taldetik 9 haur izan dira txapelketarako sailkatu direnak:
2008ko mutilen artean: Hodei Barcina eta Amets Albizu.
2008ko nesken artean: June Rey, Amaiur Muxika, Ane Imaz eta Nahia Ipinza.
2007ko mutilen artean: Aitor Santos, Jurgi Sukunza eta Paul Etxezarreta.
Esan bezala, txapelketa hau maiatzaren 19an izango da eta goiz eta arratsaldeko jardunaldietan izango dira haurrak. Hori amaituta, guztientzako azken zita eainaren 15ean izango da, aurtengoan 30. edizioa duen Lasarteko Sarian.
Zorionak denoi!!
AUPA ZUEK!! AUPA EKIPO!! BURUNPOWER!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario