ALEBINAK BIKAIN LIGAKO AZKEN AURREKO JARDUNALDIAN
Ugari dira jada gure alebinek lortutako udararako gutxienekoak
Ugari dira jada gure alebinek lortutako udararako gutxienekoak
Aste Santuko oporraldiaren aurretik, apirilaren 6an, Andoaingo Allurralde Kiroldegian, Alebin Ligako 6. jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test 4. jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba desberdinak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 16 haur izan zeiren lehian gure taldetik.
Aurreko jardunaldiko proba ordenarekin jarraituz, egituraz jardunaldia berdina izan zen, emakumezkoen probak gizonezkoei egokituz eta alderantziz. Diferentzia bakarra, aurreko jardunaldian gizonezkoetan egindako 1500 librea, kasu honetan emakumezkoen 800 librean bilakatu zela.
Estilo libreko 800 metrokoan Nerea Irazu aritu zen bakarrik 11:32,50ekin hirugarren postuan sailkatuz. Gizonezkoetan 100 librean 200 tximeletan eta 200 bizkar probatan aritu ziren gureak. Nesketan aldiz, Nereak egindako 800 libreaz gain, gureak 100 bizkar eta 200 bular probatan aritu ziren. Nesken kasuan, saio amaieran gure taldetik Nerea Irazu bera, Izaro Audikana, June Lopez eta Saioa Elola 4x100 lau estiloetako errelebuan ere aritu ziren, proba honetan bigarren sailkatzea lortuz.
Ohi bezala, gureak txukun aritu ziren euren probatan. Udarari begira, denboraldi amaierako Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketei begira, gureek zenbait gutxieneko lortzea lortu zuten.
Batetik, Nerea Irazuk Gipuzkoako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen 800 librean, bestetik June Lopez-ek Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 100 bizkar proban eta azkenik Izaro Audikanak ere Euskal Herrikoa 200 bular proban.
Orain arteko jardunaldiei erreparatuta, hauek dira gure alebinek lortutako gutxienekoak:

Gipuzkoako Txapelketarako partehartzea:
- Nerea Irazu, Izaro Audikana, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, June Lopez, Nahia Goenaga, Iker Gorostegui, Iker Gandia, Jon Pelayo eta Unai Barcina.
Euskal Herriko Txapelketarako orain arteko gutxienekoak:
Oraindik ere zazpigarren jardunaldia izango dute gureek eta bertan 200 librean eta 400 metro edo 100 metro lau estiloetan lehiatzeko aukera izango dute, hri maiatzaren 4an. Maiatzaren 25ean aldiz, sailkatutako igerilariek Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak izango dituzte Gipuzkoako Selekzioa defendatuz.
- Nerea Irazuk 100 librean, 100 eta 200 bizkar probatan, 100 bular proban eta 200 lau estiloetan.
- Izaro Audikanak 200 bular proban.
- June Lopez-ek 100 bizkar proban.
Zorionak denoi!!
Burunpower! - BRNPWR! |
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario