KRONIKA: JUNIOR ETA ABSOLUTU MAILAKO NEGUKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

12 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 4 ERREKOR BERRI, 16 URRE eta 6 ZILAR Iruñako "Amaya kirol Hiria"n
Maila ona eman zuten gureek Junior eta Absolutu mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan

Pasa den asteburuan ondo aritu dira gure junior eta absolutuak (tartean infantil mailako bi igerilari ere) Iruñan. Bertan Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan aritu dira Mikel Esnal absolutu mailan, Leire eta Ainhoa Martín junior kategorian, Unai G. Somovilla eta Nerea Santos infantilak absolutu mailan eta Nahia Zudaire eta Nathalia E. Torres Igeriketa Egokituan.


Emaitza txukunak lortu dituzte gure zazpi igeriari hauek eta gutxi izanda ere, podiumean eta emaitza aipagarrietan altua izan de euren presentzia. Guztira 12 marka pertsonal, taldeko 4 errekor berri, 16 urre eta 6 zilar lortu dituzte gure zazpi igerilariek "Amaya Kirol Hiria"n.

Marka Pertsonalak

Marka pertsonalei helduta, gure igerilariei oraingoan gehiago kostatu zaiela esan beharra dugu baina baita logikaren barnean dagoela ere. Izan ere, batetik, Nerea Santos eta Unai G. Somovilla-k euren Neguko Txapelketak izan dituzte jada eta normala den bezala formaz juxtuago zeuden lehiaketa honetan. Bestetik, Leire eta Ainhoa Martin apirilaren 6an hasiko den Espainiako Neguko Txapelketari begira daude eta beraz oraindik ere entrenamenduko karga gainean dute. Nahia Zudairek ere Leire eta Ainhoaren antzeko egoera du, martxoaren 30 eta 31n Espainiako Txapelketa izango baitu. Natahlia E. Torres-ek eta Mikel Esnalek zailtasun gehiago izan dituzte txapelketara ondo iristeko, eta horrek bai, entrenamenduaren berraztertze bat eskatzen duela, batez ere Mikelen kasuan.

Gauzak horrela, leire Martin-ek 200 bular estiloko marka hobetzea lortu zuen, Ainhoa Martin-ek 100 tximeletakoa, Nahia Zudairek 200 libre eta 50 bizkar probakoa eta Nerea Santos-ek 400, 800 eta 1500 librekoak.

Dominak
Hauek izan dira pasa den asteburuko txapelketan gureek lortutako domina sorta
Urreak
  • Ainhoa Martin-ek 200 bular proban, junior eta absolutua 2:39,35
  • Leire Martin-ek 200 bular proban, junior eta absolutua 2:44,86
  • Leire Martin-ek 200 bizkar proban, junior eta absolutua 2:24,58
  • Nahia Zudairek 200 librean igeriketa egokituan, 2:38,97
  • Leire Martin-ek 100 bizkar proban, junior kategorian 1:09,29
  • Ainhoa Martin-ek 400 metro lau estiloetan, junior eta absolutua 5:05,43
  • Nahia Zudairek 50 librean igeriketa egokituan, 34,95
  • Leire Martin-ek 200 metro lau estiloetan, junior eta absolutua 2:28,58
  • Ainhoa Martin-ek 100 bular proban, junior eta absolutua 1:14,41
  • Nahia Zudairek 100 librean igeriketa egokituan, 1:15,99
 Zilarrak
  • Ainhoa Martin-ek 200 bular proban, junior eta absolutua 2:39,35
  • Leire Martin-ek 200 bular proban, junior eta absolutua 2:44,86
  • Nerea Santos-ek 1500 librean absolutu mailan, 19:19,69
  • Nahia Zudairek 50 bizkar proban igeriketa egokituan, 48,30

Taldeko Errekor berriak

Egindako txapelketarekin gureek zenbait taldeko errekor berri ezartzea lortu zuten. Aipagarriak, batetik, Ainhoa Martin-ek 100 tximeletan 1:07,75ekin ezarritako 16 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria eta baita Nahia Zudairek Igeriketa Egokituan S8 kategorian ezarritako 200 libreko errekor berria ere, kronoa 2:38,97an geratuz.

Hurrengo hitzorduak: Igeriketa Egokituko Erkidego arteko Espainiako Txapelketa eta Junior mailako Espainiako Neguko Txapelketa
Asteburua amaituta, datorren astetik aurrera beste bi zita garrantzitsu izango ditugu. Batetik, Nahia Zudaire Euskadikoarekin Madrilen izango da martxoaren 30ean eta 31n Erkidego arteko Espainiako Txapelketan eta bestetik Leire Martín eta Ainhoa Martín Sabadell-en izango dira apirilaren 5etik 10ra bitartean, Junior mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen.


Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios