FINAL BAT, 6 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI Infantil mailako Neguko Espainiako Txapelketan
Txapelketa bikaina burutu dute Norak eta Aintzanek Gijón-en
Pasa den martxoaren 14tik 17ra bitartean Nora Imaz eta Aintzane Sarobe taldekideak Gijon-en izan dira Infantil mailako Neguko Espainiako Txapelketan parte hartzen. Bertan bikain aritu dira gureak, marka berriak eginez eta esperientzia pilatuz.
Aintzane Sarobe 50 eta 100 librean aritu da eta bietan marka pertsonalak eta taldeko 15 urteko eta absolutu mailako errekorrak ezartzea lortu du. Estilo libreko 100 metrokoan 1:00,46 egin zuen Aintzanek kanporaketa serieetan, arratsaldeko B fialerako sailkatuz. Finalean, 1:00,65 eginda, finaleko zazpigarrena izan zen eta orotara 15garren sailkatu zen. Emaitza bikaina da hori aurreko denboraldian Udarako Txapelketarako gutxienekoa juxtu egitetik Neguko Txapelketan finalean sartzerako emandako saltoagatik, Neguko Txapelketako gutxienekoak zailagoak direla ere kontutan izanik.
Estilo libreko abiadura proban, 50 metroetan, 28,61 egin zuen Aintzanek. Finalik ez, baina taldeko errekorrak eta marka pertsonalak bai.
Nora Imaz berriz 200, 400 eta 800 librean aritu zen eta Aintzanek bezala hiruretan marka pertsonalak egitea lortu zuen. Berarentzat Espainiako lehen Txapelketa izanik, lehe esperientzia zuen eta egoera horretan bikain eranztuten jakin duela esan beharra dugu. Markei dagokionez, 200 librean 2:17,19 egin zuen, 400 librean 4:51,32 eta 800 librean aldiz 10:04,61.
Lortutako markez gain, Aintzaneren kasuan bezala, Neguko Txapelketarako sailkatu izanak berak ere badu balioa, gutxienekoek duten zaltasun bereziagatik.
Atseden tartea dute orain biek, pixkanaka udarako zatia prestatzen hasi aurretik.
Lan bikaina neskak!! Zorionak!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario