KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 5. JARDUNALDIA

ALEBINAK TXUKUN TOLOSAN JOKATUTAKO LIGAKO BOSGARREN JARDUNALDIAN

Gaztetxoek etengabeko ikaskuntzan jarraitzen dute

Alebinen taldeak, euren ligako bosgarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 16 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek proba desberdinak izan zituzten. Gizonezkoetan, 100 metro bizkar estiloan eta 100 librean aritu ziren gureak eta errelebu gisa 4x100 metro lau estiloetan proba izan zuten. Emakumezkoetan aldiz, 100 libre, 200 tximeleta eta 200 bular probatatik bi egin beharra izan zuten, euren aukeran.


Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilarietako asko aurrean izan ziren. 2005ean jaiotako mutilen 100 bizkar proban, Oier Mateos bigarren sailkatu zen eta Unai Barcina berriz hirugarren, Julen Azpiroz bosgarren izan zen eta Haritz Gomez berriz, zazpigarren.

2007ko nesken 100 librean, Nahia Goenaga bigarren postuan sailkatu zen eta Ane Mateos laugarren. Miren Sarobe berriz zazpigarren izan zen. 2006koen arteko proba berean, Saioa Elola laugarren izan zen eta 2006ko nesken 200 bizkar proban Nerea Irazu bigarren sailkatu zen, June Lopez hirugarren eta Izaro Audikana laugarren.

Saioko proba zailenean, 200 tximeletan, June Lopez hirugarren izan zen, Izaro Audikana laugarren, Nerea Irazu bosgarren eta Garazi Etxeberria berriz seigarren.

Tolosan jokatutako bosgarren jardunaldiarekin eta beste bi jardunaldiren faltan, badira zenbait jada Udako Gipuzkoako Txapelketarako zein Udako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoak lortu dituzten alebinak.

Horrela, Gipuzkoakorako sailakpena honakoek lortu dute jada: Nahia Goenagak, Nerea Irazuk, Izaro Audikanak, Garazi Etxeberriak, Saioa Elolak, June Lopez-ek, Iker Gorosteguik, Iker Gandiak, Jon Pelayo-k eta Unai Barcina-k. Euskal Herrikorako berriz, Nerea Irazu da oraingoz gutxienkoak dituen alebin bakarra (5 gutxieneko). Azken jardunaldi honetan, June Lopez 200 bizkar probako gutxienkotik ehuneko batzuetara baino ez da geratuZentzu horretan, gureek falta diren bi jardunaldiak ondo aprobetxatzen jakingo dutela ziur daukagu.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios