KRONIKA: GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXXV TXAPELKETA

BRONTZE BAT, kiloka gogo eta giro bikaina Bergaran jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Nahia Goenagak brontzea eskuratu zuen 100 tximeleta proban

Pasa den asteburuan, Bergarako "Agorrosin" igerilekuan, Gipuzkoako Eskolarteko XXXV Txapelketan hartu zuten parte gure igerilari alebinek. Bertan, 2007an eta 2006an jaiotako neskak eta 2005ean eta 2006an jaiotako mutilak aritu ziren. Txapelketa hiru jardunalditan banatu zen eta igerilari bakoitzak jardunaldiko proba batean hartu zuen parte. Guztira gure taldeko 15 haur aritu ziren lehiaketa eder honetan.



Gogotsu hasi ziren gure igerilariak eta emaitzetan segituan antzeman zen urte hasieratik eginiko lana. Orohar igerilari guztiek lortu zuten markak hobetzea, eta hainbat igerilari izan genituen dominak lortzen edo lortzeko oso gertu geratu zirenak.

Larunbat arratsaldean, Oier Mateos laugarren izan zen 100 metro lau estiloak proban, June Lopez bosgarren izan zen 100 bizkar proban eta Nahia Goenagak taldearentzat lehen domina eskuratu zuen 100 tximeleta proban, hirugarren sailkatuz eta brontzea eskuratuz.

Igande goizean, egun berria ederki hasi zuten gureek. Izaro Audikana seigarren izan zen 100 bular proban eta 4x200 estilo libreko errelebuan, Nerea Irazuk, Garazi Etxeberriak, Izaro Audikanak eta June Lopez-ek osatutako laukoteak bosgarren postua lortu zuen.

Azken jardunaldian, igande arratsaldean, asteburu osoko nekeak somatzen hasi ziren, baina gure igerilariek ez zuten etsi, indarrez igeri egiten jarraitu zuten eta gogotsu eta sendo aritu ziren amaiera arte. Tartean, Nerea Irazu laugarren sailkatu zen 200 bular proban, Julen Azpiroz seigarren izan zen 200 metro lau estiloetan eta proba berean Izaro Audikana zazpigarren izan zen.

Banakako probez gain, neskek 4x100 eta 4x200 estilo libreko errelebuan eta 4x100 lau estiloetan errelebuan hartu zuten parte eta mutilek berriz, 4x100 estilo librekoan eta 4x100 lau estiloetakoan.

Asteburua giro ederrean bukatuz gustura etxeratu ziren gureak.

Zorionak guztioi!! Aupa Zuek!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios