KRONIKA: CAMPEONATO DE ESPAÑA AXA DE NATACIÓN DE JÓVENES POR CATEGORÍAS DE EDAD 2019

NAHIA ZUDAIRE ESPAINIAKO TXAPELDUN BERRIRO ERE!!

  • Aurtengoan ere, infantil mailan Espainiako Txapeldun izatea lortu du Nahiak, estatu mailan parekorik ez duela erakutsiz.

Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Valdemoron (Madril) izan da, Euskadiko Selekzioarekin Igeriketa Egokituko Adin Tarteetako AXA Espainiako Txapelketa parte hartzen. Aurreko denboraldian bezala, Nahiak txapeldun izatea lortu du beste behin ere, gure gaztetxoak duen kirol maila bikaina nabarmen utziz.


Nahiak burututako lau probetan lortutako puntuazioaren baturari esker lortu du lehen postua, burututako lau probatatik lautan marka pertsonalak eta puntuazio benetan altuak lortuz.

Larunbat arratsaldeko saioan, Nahiak 50 tximeletan eta 100 librean hartu zuen parte, bietan marka pertsonalak lortuz eta igandearen zain, jada lehen postuan sailkatuz. Tximeletako 50 metroetan 37,34 egin zuen Nahiak eta 100 librean aldiz sekulako 1:11,75.

Larunbatetik lehen postuan zela, igandean ere bikain aritu zen Nahia. Lehen proban, 100 tximeletan, berriro ere 1:23,81 eginez bere aurreko marka hobetzea lortu zuen. Azken proban, 50 librean, 34,42rekin bere laugarren marka pertsonala egite lortu zuen.

Gauzak horrela, Nahiak 2764 punturekin lehen postua eskuratu zuen eta aurreko urteko 2383,4 puntuak nabarmen gainditu zituen, urrezko domina eta garaikurraz gain 4 marka berri etxera ekarrita. Etorkizuneko AXA taldeko paralimpiarren errekonozimendua ere jaso zuen Nahiak sari banaketaren aurretik.

Aupa Nahia!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios