KRONIKA: HERNANIKO XXI. SARIA

11 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 3 ERREKOR BERRI Hernaniko XXI. Sarian

Saio txukuna burutu zuten gure igerilariek Hernaniko Sarian eta Txapeldunorde bat, 3 urre, 2 zilar eta brontze 1 ekarri zituzten handik 

Pasa den abenduaren 29an, gure igerilarietako batzuk Hernanin izan ziren arratsaldean, bertan ospatzen zen Sarian parte hartzen. Taldekide hauek gabonetan zehar Sari batean parte hartzeko aukera izan zuten txapelketa honekin.


Gure taldetik 8 igerilari aritu ziren lehiaketa honetan, eta bakoitzak 100 metroko proba bat izan zuen aukeran eta derrigorrez denek burutu behar zuten 100 metro lau estiloetako proba ere bai.
Gureak ohi bezain ondo aritu ziren marka pertsonalak eginez eta taldeko zenbait errekor berri egitea lortuz. Zenbait domina ere eskuratu zituzten gure igerilariek.
Marka Pertsonalak
  • Aintzane Sarobek 100 lau estiloetako marka berria 1:15,25ean utzi zuen.
  • Nerea Santos-ek 100 lau estiloetako marka berria 1:21,28an utzi zuen.
  • Eneko Elizasuk 100 metro lau estiloetakoa 1:14,02an utzi zuen eta 100 librekoa berriz 1:02,25ean.
  • Nora Imaz-ek 100 metro lau estiloetakoa 1:17,69an utzi zuen eta 100 bular probakoa berriz 1:27,22an.
  • Unax Goenagak 100 metro lau estiloetakoa 1:22,65ean utzi zuen.
  • Iker Felipek 100 metro lau estiloetakoa 1:14,02an utzi zuen Enekorekin berdinduta eta 100 librekoa berriz 1:03,63ean.
  • Yaiza Martinez-ek 100 metro lau estiloetakoa 1:33,30ean utzi zuen eta 100 bular probakoa berriz 1:43,24an.


Taldeko Errekor berriak

Egindako markekin, taldeko zenbait errekor berri egitea lortu zuten gure igerilariek. Alde batetik, gizonezkoetan, Unai G. Somovillak 15 urteko 100 bular probako taldeko errekor berria 1:14,59an ezarri zuen.

Nesken aldetik, Aintzane Sarobek 14 urtekoa eta Nora Imaz-ek 13 urtekoa, biek ere 100 metro lau estiloetako taldeko errekor berriak ezarri zituzten, Aintzanek 1:15,25 eginez eta Norak berriz kronoa 1:17,69an geratuz.



Dominak

Lortutako dominei dagokionez:
  • Aintzane Sarobek Urrea eskuratu zuen 100 bizkar proban.
  • Eneko Elizasuk Brontzea eskuratu zuen 100 librean.
  • Unai G. Somovillak Zilarra eta Urrea eskuratu zituen, lehena 100 bular proban eta bigarrena aldiz 100 metro lau estiloetan.
  • Nerea Santos-ek Urrea eskuratu zuen 100 librean.
  • Nora Imaz-ek Zilarra eskuratu zuen 100 bular proban
Sailakapen orokorrean, Unai G. Somovillak, gizonezkoen txapeldunorde saria jaso zuen lortutako puntuei esker.

Gureek asteburu honetan Gipuzkoako Kluben arteko Kopa izango dute Tolosan, denboraldiko lehiaketa politenetako bat. 

Aupa Ekipo!! Burunpower!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios