11 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 7 ERREKOR BERRI eta 7 FINAL Nazioarteko Sarian
Gehienentzat igerileku luzean lehiatzen zuten denboraldiko lehen aldia izanik, bikain aritu ziren gureak
Pasa den abenduaren 29an gureak Eguberrietako 36. NAzioarteko Sarian izan ziren. Urtez urte igerilekua aldatzen duen sari honek, aurtengoan Anoetako Paco Yoldi igerileku luzean zuen hitzordua.
Gure taldetik 11 igerilari aritu ziren kanporaketa serieetan, 10 taldearen izenean eta Ainhoa Martin berriz Euskadiko Selekzioarekin. Guztiak bikain aritu ziren, igerileku luzean lehiatzen ziren denboraldiko lehen aldi honetan ondo lehiatuz eta zenbait marka pertsonal eskuratuz.
Kanporaketa serieetan sartzea lortu zuten igerilariak honakoak izan ziren: Mikel Esnal, Unai G. Somovilla, Iker Felipe eta Eneko Elizasu mutiletan, Ainhoa Martín, Leire Martín, Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Ane Imaz eta Nahia Zudaire nesketan eta Nahia Zudaire bera eta Nathalia E. Torres emakumezkoen igeriketa egokituko proban.
Marka Pertsonalak
- Leire Martín-ek 50 bizkar probako marka pertsonala 31,72an utzi zuen eta 200 lau estiloetakoa 2:26,93an.
- Aintzane Sarobek 50 libreko marka berria 28,72an uzti zuen.
- Nerea Santos-ek 50 librekoa ere 31,69ra hobetu zuen.
- Nahia Zudairek 50 tximeletako marka berria 36,86an utzi zuen.
- Eneko Elizasuk 200 metro lau estiloetakoa 2:41,41ean uzti zuen.
- Unai G. Somovillak 200 lau estiloetakoa 2:29,17an eta 50 tximeletakoa 29,55ean utzi zituen.
- Nora Imaz-ek 50 librekoa 30,30ean ezarri zuen.
- Iker Felipek 50 librekoa ere, 28,26an utziz.
- Nathalia E. Torres-ek ere 50 librekoa hobetu zuen, kronoa 39,40an geratuz.
Taldeko Errekor berriak
Egindako markekin, taldeko zenbait errekor berri egitea lortu zuten gure igerilariek. Alde batetik, igeriketa arruntean, Unai G. Somovillak eta Eneko Elizasuk, biek ere 200 metro lau estiloetako 15 eta 14 urteko errekorrak ondu zituzten buruz buru, lehena 2:29,17an utziz eta bigarrena berriz 2:41,41ean.
Nesken aldetik eta igeriketa arruntean, Aintzane Sarobek eta Nora Imaz-ek 50 libreko 14 eta 13 urteko errekor berriak ezarri zituzten buruz buru, lehenak 28,72 markareki eta bigarrenak aldiz 30,30 eginez. Bizkar estiloko 50 metrokoan ere, Leire Martin-ek 15 eta absolutu mailako taldeko errekorra ezarri zituen kronoa 31,72an geratuz.
Igeriketa egokituan, Nahia Zudairek 50 tximeletako S8 kategoriako errekor berria 36,86an ezarri zuen eta Nathalia E. Torres-ek berriz, S14 kategoriako 50 librekoa 39,40an.
Finalak
Goizeko kanporaketa serieen ondoren gure lau taldekide arratsaldeko fialetarako sailkatu ziren: Ainhoa Martín 100 bular eta 200 lau estiloetako finaletarako, Leire Martín 50 eta 100 bizkar probatarako eta 200 metro lau estiloetarako eta Nahai Zudaire eta Nathalia E. Torres berriz, igeriketa egokituko 50 libreko finalerako.
Gauzak horrela eta zegoen maial kontutan izanik, gureek finaletan sailkapen on bat lortzea izan zute helburu, sailkapen orokorrean aurean egotea nazioarteko mailako absolutuentzat baitzen. Horrela, Leire Martin laugarren izan zen 50 bizkar proban, hirugarren estio bereko 100 metroetan eta ia 100aren ondoren jarraian igeri eginda, seigarren 200 metro lau estiloetan.
Ainhoa Martín bigarren izan zen 100 bular probako finalean, Anne Wermouth daniarraren ondoren sailkatuz. et apostu bera lortu zuen 200 metro lau estiloetan, Paula Justeren atzetik helmugaratuz.
Nahia Zudaire erabat nagusi izan zen igeriketa egokituko 50 librean eta Nathalia E. Torres bigarren helmugaratu zen.
Gureek urtarrilean Gipuzkoako Kluben arteko Kopa izango dute, denboraldiko lehiaketa politenetako bat. Aupa Ekipo!! Burunpower!
📸 ARGAZKIAK | FOTOS
📸 ARGAZKIAK | FOTOS
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario