KRONIKA: XV TROFEO INTERNACIONAL CASTALIA CASTELLON

LEIRE ETA AINHOA BIKAIN ARITU DIRA CASTELLÓ-n

Marka hobekuntzak egin eta jada maila altuan lehiatzeko prest daudela erakutsi dute biek asteburuan
  • Ainhoa Txapeldun izan zen 200 bular proban eta hirugarren 100 bular proban. Leirek bi laugarren postu lortu zituen (400 lau estiloak eta 200 bizkar probatan).
  • 200 bular proban, Ainhoak Txapelketako Errekor berria ere ezarri zuen (2:37,13)


Asteburu bikaina burutu dute gure bi taldekideek. Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu dira Leire eta Ainoa Martín Castelló-n, "XV Trofeo Internacional Castalia Castellon"-ean, Espainiako Federazioak sortutako Grand Prix trofeoen zirkuituen barruan.


Denboraldi haseratik hona ligako jardunaldiak baino ez dituzte izan gure taldekideek eta Absolutu mailako Espaniako Txapelketan ere ez ziren izan, entrenamenduari erabateko lehentasuna eman nahi geniolako eta oraindik ere horrela izango da.
Hala ere, asteburu hau atseden oso txiki bat eman eta orain arteko lanaren nondik norakoa aztertzeko asteburua zen, benetan lehiatu eta ondorioak ateratzekoa.

Egindako lanetik atera ditzakegun ondorioak oso positboak dira: oinarrizko lanarekin aritu gara eta gureak igerileku luzean markak hobetu edo berdintzeko gai izan dira eta hori gainera kanporaketa eta finaletako egitura batean, non proba bakoitza egunero bitan burutu behar izan duten. Emaitzak ikusita, lanarekin jarraituko dugu, modu berean, eta gure test propiorako baliogarria izango den Eguberrietako Nazioarteko Sarian berriro ere emaitzak aztertuko ditugu.

Gauzak horrela, markei eta emaitzei dagokionez, biak bikain aritu direla esan beharra dago. Ainhoa 50, 100 eta 200 bular proban aritu da eta baita lau estiloetako 200 metroetan ere. Lauretan arratsaldeko finaletan izan da bitan podiumean egotea lortu du: 100 bular proban brontzea eskuratuz eta 200 bular proban berriz txapeldun izanik. 


Horretaz gain, Ainhoak 100 bular eta 200 metro lau estiloetako marka pertsonalak eta taldeko errekorrak egitea lortu du, lehengoan 1:13,15 eginez eta bigarrenean aldiz marka berria 2:25,87an utziz. Horretaz gain, marka pertsonaletik oso gertu, 200 bular proban, 2:37,13rekin Txapelketako Errekor berria ezarri zuen.
Banakako probez gain, Ainhoa igande arratsaldeko 4x100 lau estiloetako errelebu mistoan ere aritu zen, bular estiloko postan eta bere aportazioa erabakiorra izan zen Gipuzkoak eskuraturiko bigarren postuan.

Leire aldiz, 50 eta 200 bizkar probatan, 50 librean eta 400 metro lau estiloetan aritu zen. Bizkar estiloko probatan bere marka onenetan aritu zen Leire, 200 metroko finalean 2:24,14rekin laugarren postua eskuratuz eta 50ekoan 32,03rekin bre onenetik 6 ehunekotara geratuz. Lau estiloetako 400 metroetan laugarren izan zen Leire, finalean 5:07,59rekin laugarren sailkatuz. 50 librean 29,51 egin zuen Leirek.

Emaitza ederrak beraz gure bi taldekideentzat Castelló-n. Orain lanean jarraituko dugu, pixkanaka oinarria hobetzen eta lehen zikloko lehiaketa nagusia izango den Junior mailako Neguko Espainiako Txapelketa prestatzen.

Zorionak neskak!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios