KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA

22 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 5 ERREKOR BERRI Hernanin

Gureek markak hobetuz eta bide onetik jarraitzen dute

Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Hernaniko Udal Kiroldegian izan ziren Neguko Ligako 3. jardunaldian parte hartzen.

Guztira, kategoria hauetako 17 taldekide aritu ziren Hernanin ospatutako jardunaldian.


22 marka pertsonal bi asteren buruan


Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan honakoak izan ziren lortutako marka pertsonal berriak: 

  • Leire Martin-ek 200 tximeletako marka berria egitea lortu zuen (2:38,41) 
  • Nahia Zudairek 400 libreko igerileku laburreko marka pertsonal berria 5:26,42an utzi zuen eta bidean 200 librekoa ere 2:43,95ekin hobetu zuen. Tximeleta estiloko 200 metroko marka pertsonal berria ere 3:09,38an utzi zuen Nahiak, aurrekoa oso nabarmen hobetuz. 
  • Nerea Santos-ek 50 bizkar probako marka pertsonal berria lortu zuen 38,92 eginez. 
  • Aintzane Sarobek 400 libreko marka pertsonal berria 4:57,22an ezarri zuen. 
  • Nora Imaz-ek 200 metro lau estiloetakoa 2:47,30ean ezarri zuen. 
  • Garazi Irigoras-ek 200 metro lau estiloetakoa 3:22,54an eta 100 libre probakoa 1:37,76an utzi zituen. 
  • Inge Etxezarretak 100 tximeletako marka hobetzea lortu zuen kronoa 1:36,15ean geratuz et atartean 50 tximeletako marka pertsonal berria 44,55ean ezarriz. 
  • Iraia Cubillo-k 200 metro lau estiloetako marka berria 3:00,57an utzi zuen. 
  • Yaiza Martinez-ek 100 librekoa 1:19,87an eta 50 bular probakoa 47,58an utzi zituen eta azkenik, 
  • Nathalia E. Torres-ek, 50 bizkar probako marka pertsonala 54''69an ezarri zuen. 
Gizonezkoetan berriz, honakoak:
  • Eneko Elizasuk 100 libreko marka 1:03,28an utzi zuen. 
  • Unax Goenagak 400 librekoa 5:32,72an. 
  • Iker Felipe-k proba bera 5:12,84an uzti zuen eta, horretaz gain, 100 libreko marka pertsonal berria 1:06,40an ezarri zuen, 200 bizkar probakoa 2:40,03an eta pasean, 50 metro bizkar estilokoa 33,04an utzi zuen. 
  • Aimar Sukunzak 400 libreko marka berria 5:21,02an ezarri zuen.


    Taldeko errekor berriak


    Egindako markekin, pasatako asteburuan beste bost taldeko errekor egin genituen, igeriketa egokitukoak 4 eta arruntekoa 1 kasu honetan.


    Alde batetik igeriketa egokituan, Nahia Zudairek 200 libreko taldeko errekor berria ezarri zuen kronoa 2:43,95ean geratuz eta baita 400 librean ere (5:26,42). Tximeleta estiloko 3:09,38a ere errekor berria da, hirurak S8 kategorian. Bestetik, Nathalia E. Torres-ek S14 kategoriako errekor berria ezarri zuen igeri egindako proban, 50 bizkar proban (54,69).

    Igeriketa arruntean, Leire Martin-ek 200 tximeletako 15 urteko eta absolutu mailako errekor berria ezarri zuen kronoa 2:38,41ean geratuz.

    Gureak maila onean eta bide onetik

    Orokorrean, maila egokian aritu ziren gure igerilariak, batez ere ligako jardunaldi hauetan parte hartzeko inolako prestakuntza berezirik egiten ez dutela kontutan hartuz eta arreta nagusia entrenamenduan dagoela jakinik. 



    Aurtengo saiotik saiorako tarte txikia kontutan izanda asko izan dira lortutako marka hobekuntzak eta maila altua dutelako hobekuntzak lortzea gehiago kostatzen zaien horiek euren marka onenetatik oso gertu aritzea ere positiboa dela uste dugu.

    Pixkanaka, lehiaketa garrantzitsuagoak egutegian gerturatzen joan ahala, eta lehiaketa horietarako parte hartzeak prestatzen goazen einean, gureek emaitza onak lortuko dituztela uste dugu.

    Ildo honetan, asteburu honetan Leire eta Ainhoa Martin Castellon-en izango dira Gipuzkoakoarekin, eta lehiaketa horretarako prestakuntza berezirik ez baina atseden apur bat bai izango dute. Ea zer egiteko gai diren. Nahia Zudaire berriz San Cugat-en izango da, AXA taldearen kontzentrazioan parte hartzen.

    Egurra Ekipo!! Burunpower!!

    📸 ARGAZKIAK | FOTOS


    ELKARBANATU | COMPARTELO

    Comentarios