KRONIKA: World Para Swimming Allianz EUROPEAN CHAMPIONSHIPS

10 FINAL, 5 MARKA PERTSONAL BERRI, S8 KATEGORIAKO ABSOLUTU MAILAKO ESPAINIAKO 5 ERREKOR BERRI eta SEKULAKO MAILAKO ESPERIENTZIA Nahiarentzat Dublinen abuztuaren erdikaldean jokatutako Europako Txapelketan
  • 2 bosgarren postu, 2 seigarren postu eta zazpigarren postu bat eskuratu zituen Nahiak Europakoan.

Sekulako maila eman du Nahiak Dublinen! Pasa den abuztuaren 13tik 19ra bitartean Irlandako hirian jokatutako Igeriketa Egokituko Europako Txapelketan bikain aritu da gure taldeko gaztea.

Txapelketako gazteena izan da Nahia, 14 urte besterik ez eta igeriketa egokituko haundienen aurka aritu da. Alde horretatik ere sekulako esperientzia izan da berarentzat, bai lehiaketa mailari dagokionez, baina antolaketari txapelketaren egiturari dagokionez ere.


Gazteena eta lehen aldia izangatik ez da kokildu hala ere. Parte hartutako bost probatan, bostetan finalean izan da eta normalean bosgarren eta seigarren postuetan izan da. Esperientziaz gain, emandako mailari dagokionez, ezin gehiago eskatu.

Egunez egun, 200 metro lau estiloetan, 400 librean, 50 librean, 100 librean eta 100 tximeletan aritu zen Nahia, osteguna 16 eta igandean bakarrik atseden hartuz. Esan bezala, gainontzeko egunetan goiz eta arratsalde lehiatu da, final guztietan izan baita.

Marka pertsonalei dagokionez ere emaitza bikainak eskuratu ditu Nahiak. 200 metro lau estiletan marka berria 3:13,02an utzi zuen Nahiak, 400 librekoa sekulako 5:29,24 batean, 50 librekoan bere aurreko marka segundu batean hautsiz 33,59an utzi zuen eta 100 tximeletakoa berriz 1:25,08an utzi zuen, tartean 50 tximeletako marka pertsonala 38,31n utziz. Hobetzerik izan ez zuen marka bakarra 100 librekoa izan zen. 


Lortutako marka pertsonal guzti hauek noski taldeko errekorrak ere badira eta horretaz gain, guztiak Espainiako Absolutu mailako S8 kategoriako Errekorrak ere bai, Nahiak lortu duen mailaren erakusle garbi.

Lortutako postuei dagokionez, 200 metro lau estiloetan seigarren izan zen Nahia, 400 librean bosgarren, 50 librean ere bosgarren izan zen, 100 librean 1:15,63rekin marka hbetu ez bazuen ere zazpigarren izan zen eta 100 tximeletan seigarren amaitu zuen.

Atsedenaldi laburra hartu ondoren, berriro ere martxan da Nahia taldearekin entrenamenduak hasten. Martxa lasaiagoa hartuko du haseran, baina jada denboraldiko helburu berrietan pentsatzen.

Zorionak Nahia egindako Txapelketa bikainagatik!! Aupa Zu!! Burunpower!! 


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios