KRONIKA: XL CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE VERANO

BI ZILAR eta BRONTZE BAT, 8 FINAL, TALDEKO 8 ERREKOR BERRI, EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT eta 9 MARKA PERTSONAL Madrilen
  • Ainhoa Martín-ek zilarra eskuratu zuen 100 bular proban eta brontzea 200 bular proban. Leire Martín Espainiako Txapeldunorde izan zen 400 metro lau estiloetan.
Bikain aritu dira gure neskak Madrilen. Pasa den igandean amaitu berri den Espainiako Infantil mailako Udako Txapelketan marka eta emaitza bikainak lortu dituzte eta amaiera ederra eman diote denboraldiari. Hiru izan dira lehiaketa honetan izan ditugun taldekideak: Aintzane Sarobe, Leire Martín eta Ainhoa Martín.


Ainhoa Martín bikain aritu da, nahiz eta udako denboraldia gogor eta luzea egin zaiola nabaritu den. Izan ere, Ainhoak ez du atsedenik izan Aste Santuko oporraldiaz geroztik, tartean Espainiakorekin kontzentrazioak eta txapelketak eginez eta lehiaketa askotan parte hartuz.
Hala ere, bere maila emateko gai izan da Madrilen. Leire Martin berriz, berriro ere forma betean ikusi ahal izan dugu, denboraldian zehar izandako gora beherak eta zenbait arazo fisiko ahaztuta. Marka bikainak lortu ditu Leirek eta marka pertsonal ugari ere bai, beharrezkoa zuen konfidantza berreskuratzeko lagungarri bikainak izan direnak. Aintzane Sarobe-rentzat bere lehen Espaniako Txapelketa izan da eta esperientzia hartzearekin bazuen ere, maila bikaina eman du, bere igerileku luzeko markak birrinduz eta datorren denboraldiari begira, maila honetan bere lekua hartuz.

OSTEGUNA

Osteguneko sioetan, Ainhoa eta Leire aritu ziren lehian. Ainhoa 100 bular proban aritu zen eta kanporaketa seriean 1:15,23 eginez finalerako hirugarren marka onenarekin saikatu zen. Finalean ez zuen hutsik egin Ainhoak eta 1:13,46rekin Espainiako Txapeldunorde izatea lortu zuen, bere aurreko marka pertsonala hobetuz, taldeko absolutu mailako errekor bet ezarriz. Tartean, 50 bular probako taldeko errekorra eta marka pertsonala ere ondu zituen Ainhoak. Leire ere bikain aritu zen 100 bizkar proban. Goizeko kanporaketa serieetan 1:06,87rekin marka pertsonala eginez finalerako sailkatu zen. Finalean, ez zuen goizeko erregistroa hobetzerik izan eta, 1:06,99rekin zazpigarren sailkatu zen Leire. Marka honekin absolutu mailako taldeko errekor berria ezarri zuen Leirek.


OSTIRALA

Ostirala egun gogorra izan zen, proba eta final kopuruagatik eta batez ere proben sendotasunagatik. Goiza Aintzaneren 100 librearekin hasi genuen. Aurreko marka Aintzanek 1:05ean zuen eta ostiraleko kanporaketa serieetan sekulako 1:02,84a egiteko gai izan zen, bere aurreko marka birrinduz eta 14 urteko taldeko errekor berri bat izanik. Finalaerako sailkatu ez bazen ere, emaitza bikaina lortu zuen Aintzanek.


Hurrengo proba guretzat Leire eta Ainhoaren 400 metro lau estiloetan proba izan zen. Kanporaketa serieetan, biak ere finalerako sailkatu ziren, Leire bigarren marka onenarekin kanporaketetatn 5:05,84 eginez eta Ainhoa berriz, 5:10,18rekin bosgarrenm markarekin. Hala ere, goizeko jardunaldia ez zen hemen aaitu guretzat. Izan ere, 400 metro lau estiloak amaitu eta ordu erdi eskasera, Leirek 200 bizkar probako kanporaketa serieak izan zituen. Proban zehar aurreko esfortzuaren zama nabarmendu bazitzaion ere, 2;23,97rekin finalerako sailkatu zen Leire proba honetan ere.

Arratsaldeko finaletara begira, Leireren kasuan, zerbait egn beharra zegoen, bi finalak denbora tarterik gabe baizituen, goizean baina tarte gutxiagorekin eta egoerak proba baten alde apustu egin behar genuela esate zigun. Horrela bada, 200 bizkar proba bertan behera uztea eta 400 metro lau estiloetan buru belarri aritzea erabaki genuen. Eta bai asmatu ere. Leire eta Ainhoa, biak finalean bikain aritu ziren, estilo bakoitzaren baitan bakoitzak bere postuei eutsiz eta nork bere dohaiak ahalik eta hobekien erabiliz, Leire haseratik lehen postuetan ezarri zen, normala, tximeleta eta bizkar estiloetan ondo moldatzen baita eta Ainhoa berriz, atzetik aurrera etorri zen, batez ere bular proban, lau estiloetako probak irabazi edo galtzen diren partzialean. Azken 50 metroko biraleta egitean Leire bigarren postuan genuen eta Ainhoa berriz hirugarrenean. Seklakoa litzateke podiumean bi taldekide izatea baina Ainhoak ezin izan zion kroleko azken 50 metroei ondo eutsi eta azkenean, bosgarren izn zen. Gauzak horrela, Leire Espainiako Txapeldunorde izan zen sekulako 5:02,96arekin taldeko eta Euskadiko Errekor berriz bat ezarriz. Ainhoa 5:07,18rekin bosgarren zian zen azkenean.

LARUNBATA

Larunbatean Aintzanek 200 librea izan zuen, berarentzat proba konplikatuena, berez, neurtzeko proba zaila ere badelako. Proba honetan, Aintzanek 2:18,44 egin zuen bere marka pertsonal berria ezarriz eta proba ondo neurtuz eta maneiatuz..

Aintzaneren ondoren Ainhoaren txanda izan zen, bere proba gogokoenean, 200 bular proban. Kanporaketa serieetan ez zen bere onenean aritu AInhoa baina hala ere, bere maila dela eta, 2:42,35rekin finalerako hirugaren postuarekin sailkatzea lortu zuen.


Goizaren amaieran lau estiloetako 200 metroak izan genituen eta, aurreko egunean Leireri egokitu zirtzaion moduan, oraingoan Ainhoaren txanda izan zen esfortzu biklitza egiteko. Proba honetan, Leirek 2:27,37rekin zazpigarren markarekin finalerako sailkatzea lortu zuen, gainera marka pertsonala eginez eta taldeko errekor berri bat ezarriz. Ainhoak, nekearekin ezin eta 13garren postuan aaitu zuen.

Arratsaldeko finalean, Ainhoa bera bikain aritu zen 200 bular probako finalean. Haseratik probaren ardura hartuz lehia bikain abrutu zuen eta 2:39,72rekin hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen brontzea eskuratuz. Hori zen helburu nagusia, bera bere nekearen ezagun eta jakitun baitzen eta marka hobetzea zeinen zaila izango zuen jakinik, proba osoa podiumean egon ahal izateko moduan maneiatu zuen, erakustaldi taktiko bat emanez eta amaiera arte sekulako esfortzu fisikoa eginez. 
Handik gutxira, Leirek lau estiloetako finala izan zuen eta bikain aritu zen. Lau estiloetako 400 metrokoa baino proba askoz ere azkarragoa izanik, Leirek ez zuen horrenbesteko aukerarik baina amaiera arte aritu zen lehian. Leire 2:27,86rekin zazpigarren izan zen proba honetan.


IGANDEA

Azken saioan, goizean amaitu ziren gure partehartzeak. Goizean Aintzane sarobe 50 librean aritu zen eta 29,08ko marka bikaina lortu zuen, marka pertosnala eginez. Bestalde Leire genuen lehian egiteko prest, 400 librean, baina, irteeran egin beharreko mugimendu oker batek deskalifikazioa ekarriko ziola ulertuta, proba bertan behera utzi zuen.

Denboraldia gogor joan bada ere, bikain amaitu dute denboraldia gue hiru neskek. Gu ere, pozik gaude gure taldekideek egindako denboraldiarekin eta ortu duten mailarekin. Orain, atseden hartzea tokatzen da, ondo merezitako atsedena, irailerako berriro ere indarrak berreskuratu eta deboraldi berriari gogoz ekiteko.

Zorionak hirukote!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios