400 LAU ESTILOETAKO MARKA BITAN BIRRINDU DU AINHOAK EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT EZARRIZ
- 100 eta 200 bular probatan eta 200 metro lau estiloetan ere txukun aritu zen Ainhoa, guztira 4 probatatik 3 final jokatuz eta bi marka pertsonal eginez
Sekulako esperientzia bizi berri du Ainhoa Martín taldekideak. Pasa den ekainaren 4tik 6ra San Cugat-eko EAZn egon da slekzioarekin eta 6tik 9ra bitarte Erroman, Espainiako Selekzioarekin lehian.
Egun intentsoak eta urduritasunez jositakoak izan dira baina asko gozatu du gure gazteak eta marka bikainak egitea ere lortu du eta baita final askotan egotea ere.
Lehen egunean, ostegun goizean, Ainhoak 400 metro lau estiloetako kanporaketa serieak izan zituen. Serie hauetan, bere estreinaldian 5:05,23 egin zuen, aurreko marka 8 segundutan birrinduz eta Euskadiko 15 urteko Errekor berria ezarriz. Finala larunbat arratsaldean izango zuen, A finala. Proba honetan gainera, 100 tximeletako lehen partzialean marka pertsonala
Ostiral goiza ez zuen horren ondo hasi. Sesio horretarako bi proba zituen programatuta; 100 bular eta 200 metro lau estiloak. Sesio honetan ez zen bere onean aritu Ainhoa baina 1:16,00rekin 100 bular probako finalera sailkatzea lortu zuen Ainhoak. Lau estiloetako 200 metrokoan kanpoan geratu zen. Bular estiloko 100 metroko finalean, Ainhoak 1:15,19 eginda sailkapenean 14garren kokatu zen.
Berarentzat azken jardunaldian, larunbatean, 200 bular proba izan zuen. Kanporaketa serieetan berriro ere korapilatuta atera zen Ainhoa, tknikoki ezin koordinazio egokia aurkituz. Goizean 2:42,28 eginda arratsalderako finalerako sailkatu zen. Finalean, gauzak asko aldatu zituen Ainhoak eta bular estiloa egiteko modu egokia berriro ere aurkitzea lortu zuen. gauzak horrela 2:37,30 egin zuen filean, laugarren sailkatuz eta podiumetik postu bakarrera geratuz.
Larunbat arratsaldean ere, 200 bular probaren ondoren, lau estiloetako 400 metroko finala izan zuen. Txapelketa amaieran nekea jada somatu zen arren, Ainhoa benetan bikain lehiatu zen beste behin ere. Finalean berriro ere 5:05,85eko marka bikaina egin zuen, lehen egunean lortutako hobekuntza berriro ere erakutsiz eta giztira zortzigarren sailkatuz.
Esperientzia bikaina Ainhoak bizitakoa. Heendik aurrera Udako Espainiako Txapelketa izango du heburu nagusi eta bertan izango du nazioarteko mailari eustea baimenduko dion markak egiteko aukera. Ordurarte beraz, lanean jarraituko dugu.
Zorionak Ainhoa! Segi gogor!

ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario