KRONIKA: GIPUZKOAKO OPEN SARIA / RICHARD ORIBE X. SARIA

S8 KLASEKO ESPAINAKO ABSOLUTU MAILAKO ERREKOR BAT, TALDE BESTE BI ERREKOR BERRI eta 13 MARKA PERTSONAL BERRI Paco Yoldin

  • Gureek 5 urre, 2 zilar eta brontze bat eskuratu zituzten
Pasa den ekainaren 2an eta 3an gure taldeko zenbait kide Donostiako Paco Yoldi igerilekuetan izan ziren Gipuzkoako Open Sarian-Ricahrd Oribe X. Sarian parte hartzen. GUre taldetik ordezkari asko izan ez arren, denak benetan bikain aritu ziren orain arteko entrenamenduaren nondik norakoa modu egokian doala erakutsiz.


Txapelketa honetan zortzi taldekide aritu ziren lehian, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Leire eta Ainhoa Martin, Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Ane Artola eta Nahia Zudaire aritu ziren. 

Lehiaketa honetan, gurean gutxitan egiten den formatua zuten 50 eta 100 metroko probek, kanporaketa serie eta finaletakoa hain zuzen ere. Gure igerilarietatik gehienek finalak izan zituzten parte harturiko distantzia hauetako proba gehienetan.

LARUNBATEKO SAIOA

Ainhoa Martin, Nahia Zudaire eta Haitz Mitxelena larunbateko jardunaldietan aritu ziren bakarrik. Nesken kasuan, igande edo astelehenean nor bere nazioarteko zitarako bidea hartu behar zuelako Espainiako taldearekin eta, Haitzen kasuan Lasarteko XXIX Sariaren aurretik igerileku luzeko azken proba burutu nahi zuelako. Ane Artola ere larunbatean bakarrik aritu zen.

Gauzak horrela, Ainhoa Martin 50 bular proban aritu zen lehendabizi, kanporaketa serie eta finaletan hartuz eta finaletan txapeldunorde izanik. Goizean zehar 200 metro lau estiloetan ere aritu zen eta arratsaldean 200 librean ere bai. Lau estiloetako 200 metroetan txapeldun izan zen 2:30,32 markarekin eta 2:28,25ekin lpostu bera lortu zuen 200 librean.

Nahia Zudairek bestelako gutxienekoak bazituen ere, Berlingo probei begira, igeriketa egokituko 50 librean aritu zen bakarrik. Goizeko kanporaketa serieetan ikaragarri aritu zen eta 34,38 markarekin erabat nagusi izateaz gain, S8 klaseko absolutu mailako Espainiako Errekorra hautsi zuen. Finalean ere nagusi izan zen.

Haitz Mitxelenak bete betean egingo duen azken enboraldia den honetan, urte ona egiten ari da orain arte eta oraingo honetan ere ez zuen hutsik egin. Lau estiloetako 200 metretan aritu zen bakarrik baina 2:27,22rekin bigarren sailkatu zen absolutu mailan bere aurreko marka 5 segundutan hobetuz.

Ane Artola 100 bizkar eta 200 metro lau estiloetan probatan aritu zen bietan ere marka pertsonala eginez.

Lau igerilari hauez gain, Mikel Esnal, Leire Martín, Nerea Santos eta Aintzane Sarobe ere aritu ziren lehian.

Mikel Esnalek 50 librea izan zuen larunbatean. Orain tximeleta estiloan zentratuago dagoenez, orain urte bat edo biko markak ez dit egiten baina 25,50 txukun batekin finalean sartzea lortu zuen, bertan seigarren sailkatuz.

Nerea Santos 200 metro lau estiloetan aritu zen goizean eta 400 librea arratsaldean. Bietan marka pertsonalak egitea lortu zuen, lehenengoan kronoa 2:53,01ean geratuz eta bigarrenean 5:05,73 eginez. Azken proba honetan bereziki indartsu aritu zen Nerea, igerileku luzeari bildurrik gabe ekinez eta benetan gogotsu arituz.

Azkenik, larunbateko saioetan, Aintzane Sarobe eta Leire Martin, biak ere 100 bizkar proban aritu ziren, biak ere arratsalderako finalerako sailkatuz infantil kategorian. Finalean, Leirek 1:07,32rekin bere marka pertsonala 16 ehunekotara izan zuen eta Aintzanek berriz 1:14,61eko erregistroarekin marka pertsonala egin zuen. Aintzane bera 100 librean ere aritu zen finalerako ere sailkatuz eta marka pertsonaletik oso gertu igeri eginez.


IGANDEKO SAIOA

Igandean, Mikel esnalek hasi zuen lehiaketa 50 tximeleta probarekin. Esnal ikaragarri aritu zenkanporaketan 26,45 eginez eta finalean bigarren 26,48rekin hirugarren sailkatuz. Marka pertsonala Makagako Udaberriko Espainiako Txapelketan egin ondoren, berriro ere onenean aritu zen Sevillako Udarakoan egin dezakeenarekiko ilusioa eta espektatibak haundituz.

Aintzane Sarobe eta Leire Martin 200 bizkar probatan aritu ziren. Leire Txapeldun izan zen kronoa 2:24,46an geratuz. Aintzanek 2:44,02 markarekin marka pertsonal berria egitea lortu zuen.

800 librean, Leire bera eta Nerea Santos aritu ziren. Nereak hemen ere marka pertsonala egin zuen aurreko egunean 400 egndako markatik eta erritmotik oso gertu arituz eta Leire txapeldun izan zen 9:39,24rekin marka pertsonala eginez eta taldeko absolutu mailako errekor berri bat ezarriz.



ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios