ALEBINAK BIKAIN IRAUPEN LUZEAN ETA LAU ESTILOETAN
Pasa den larunbatean, apirilaren 21ean, Ordiziako Majori Kiroldegian, Alebin Ligako 6. jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba luzeak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 15 haur izan zeiren lehian gure taldetik.
Pasa den larunbatean, apirilaren 21ean, Ordiziako Majori Kiroldegian, Alebin Ligako 6. jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba luzeak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 15 haur izan zeiren lehian gure taldetik.
Aurreko jardunaldiko proba gogorrei segida emateko, iraupen luzeko eta lau estiloetako probak izan zituzten alebinek jardunaldi honetan, 800 metro estilo librean neskentzat eta 1500 metro estilo librean mutilentzat. Horrez gain, 200 metro lau estiloetan proba ere izan zuten guztiek. Jardunaldi honetan alebinek ez zuten erreleburik izan.
Estilo libreko 1500 metrokoan, Eneko Elizasuk 2004 urtean jaiotakoen artean lehen postua lortu zuen azken metroraino gogor lan eginaz eta 19 minutu 31 segundu eta 49 ehunekoko marka bikaina eginaz. Iker Felipe seigarren izan zen eta Unax Goenaga berriz, zortzigarren.
Nesken 800 metrokoan, txikienen artean, Izaro Audikana bikain aritu zen, proba burutzeraen erronkari heldu eta 800 metroak hirugarren postuan amaituz (13:38,36). Zaharrenen artean (2005) artean, Nora Imaz nagusi izan zen 10 minutu 39 segundu eta 30 ehunekorekin 11 minutu 46 segundu eta 56 ehunekorekin Udane Azkarate seigarren izan zen.
Iraupen luzexeagoko proba hauetan, denak bikain aritu ziren. Askok, egin zutena baina gehiago egin zezaketenaren sentsazioarekin amaitu zuten baina adin hauetako haurrentzat proba hauen zailtasun nagusia horretan dago, horren iraupen luzean zehar esfortzuaren kontrolean eta beraz, distantzia hauetako lehen edo bigarren esprientzia bezala, hori ikasteko eta hurrengoetan hobeto moldatzeko oso baliogarria izan zela uste dugu. Fisikoki eta ahalmen aerobikoari dagokionez, horrelako distantziak burutzeko inongo arazorik ez dutela ere garbi ikusi genuen.
Lau estiloetako 200 metrokoan, jardunaldiaren exigentzia mailaren ondorioz nekea nabaritu zitzaien igerilariei, baina gureak gogor jardun zuten lanean euren onena beste behin ere emanez. Honekin amaiera bikaina eman zitzaion txapelketa eta erronka arratsalde eder bati, eguneroko lanak bere fruituak ematen dituela ikusiz.
Zorionak denoi!!
AUPA ZUEK!! AUPA EKIPO!! BURUNPOWER!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario