XXVIII GP INTERNAC. NATACION AYTO. CAMARGO

AINHOA MARTIN TXAPELDUN eta PAULA SEVILLANO LAUGARREN INFANTIL MAILAN

  • Bien artean Euskadiko Errekor berri bat, 3 marka pertsonal eta taldeko 4 errekor berri lortu dituzte.
Bikain aritu dira Paula Sevillano eta Ainhoa Martin Camargo-n. Euskal Selekzioarekin aritu diren nazioarteko sari honetan, larunbat arratsaldez eta igande goizez aritu ziren gure neskak. Biak ere bikain aritu dira.

Sari honen berezitasuna, sailkapena estilo batean egindako bi distantzietan lortutako puntuazioaren batuketak ematean datza. Hori dela eta, Ainhoa 200 eta 100 bular probatan aritu zen eta Paula berriz, 200 eta 100 librean.

Alde batetik, Ainhoa Martin erabat nagusi izan da bular estiloko probatan. Larunbatean burututako 200 metrokoan, Ainhoak marka pertsonala eta Euskadiko Errekor berria egitea lortu zuen kronoa 2:36,76an geratuz. Momentu horretan jada, lortutako puntuei esker lehen postuan nabarmen sailkatu zen eta igandeko proban bere postua berretsi zuen 100ekoan egindako 1:14,70arekin. Marka hauekin, infantil kategorian Ainhoa erabat nagusi izan zen.

Paulari dagokionez, estilo librean, larunbateko 200ean eta baita igandeko 100ean ikaragarri aritu zen, bietan marka pertsonal berriak lortuz. Larunbateko 22 metrokoan 2:12,34 egin zuen Paulak, bere aurreko marka bi segundutan hobetuz eta igandeko 100 metrokoan berriz, 1:02,63 egin zuen, hemen ere, bere aurreko marka bi segundutan hobetuz. Egindako bi marka hauekin, Paula laugarren sailkatu zen infantil kategorian.

Saioaren amaieran, Ainhoa Martin-ek 4x50 errelebuan hartu zuen parte eta bere postan sekulako 27,68 egin zuen, Euskal taldearen bigarren posturako nabarmen lagunduz.




ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios