LEIRE MARTIN ETA IÑIGO IBARBURU EUSKAL HERRIKO TXAPELDUN!
- Leire erabat nagusi izan zen neska infatilen 2000 metroakoan eta Iñigok absolutuen 3000koa sprintean irabazi zuen.
Pasa den larunbatean itxura bikaina hartu zuen Lasarte-Oriako igerilekuak. Goizez Luzera Handiko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen bertan eta, gure taldetik, Nerea Santos, Leire Martin, Lander Sorozabal eta Iñigo Ibarburu aritu ziren lehian.
Infantil mailan, burutu beharreko proba 2000 metro estilo librean izan zen neska zein mutilentzat eta junior eta absolutu mailan aldiz, 3000 metro estilo librean.
Neskekin hasi zen txapelketa eta gureetatik lehiatzen lehena Nerea Santos izan zen. Nerea bikain aritu zen proba honetan parte hartzen zuen lehen aldian. Haseran neurria hartzea kosta bazitzaion ere, bikain maneitu zuen proba. Nereak 2000 metrokoa 20 minutu 8 segundu eta 89 ehunekotan amitu zuen, bere estreinaldia eginez eta distantzia honetan zein 1500 metroko paseetan taldeko 14 urteko errekor berriak ezarriz.
Kategoria berean Leire Martín izan zen lehiatzen hurrena. Leire erabat nagusi izan zen lehen metroetatik eta 100a 1:10eko median mantenduz ikaragarri lehiatu zen. Leirek 200 metrokoa 23 minutu 31 segundu eta 24 ehunekotan amaitu zuen, taldeko absolutu eta 15 urteko errekor berriak ezarriz, bai 2000koan, eta baita 1500ko pasean ere.
Mutiletan, 3000 metrokoan aritu ziren gure bi taldekideak. Alde batetik Lander Sorozabal aritu zen. Landerrek distantzia 36 minutu 36 segundu eta 18 ehunekotan osatu zuen eta 16 urteko errekor berriak ezarri zituen bai proba honetan eta baita 2000 metroko pasean ere (24:31,27). Junior 1 kategorian, Lander 4garren sailkatu zen, hirugarrenarengandik 80 ehunekotara geratuta. Eskura eskura izan zuen podiuma eta hirugarren postua Landerrek.
Azkenik, senior kategorian eta maila absolutuan, Iñigo Ibarburu taldekidea izan zen txapelduna. Benetan lasterketa gogorra eta polita izan zen hau. Probaren 2000 metroak arte bigarren postuan egonik, indarra oso ondo mantentzen eta neurtzen jakin zuen Iñigok eta bere esperientzia baliatuz, 2600 metro inguruan lehen postuan berdindu zen. Azken metroak benetan gogorrak eta lehiatuak izan zireneta lasterketa osoan 1:06ko media mantendu ondoren, azken 100 metroetan 1:01era pasa ziren bi igerilariak, azken 25ekoan urazpiko luze bat eta amaiera paregabe bat burutzearekin batera lehen postua 20 ehunekogatik eskuratuz. Iñigok sekulako 33 minut 24 segundu eta 90 ehunekoko marka ezarri zuen, absolutu mailan taldeko errekorra berrituz eta 2000 metrokoa ere 22 minutu eta 24 segundu juxtuan utziz.
Txapelketari berari dagokionez, antolaketa aldetik bikain joan zela aipatu behar dugu eta hemendik ere bolondres lanetan aritu zirenei gure eskerrak luzatu nahi dizkiegu.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!
Comentarios
Publicar un comentario