KRONIKA: EGUBERRIETAKO NAZIOARTEKO SARIA

7 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 5 ERREKOR BERRI, EUSKADIKO 2 ERREKOR BERRI eta 4 FINAL Ordizian ospatutako Nazioartekoan 
  • Gureak benetan sendo aritu ziren denboraldiko garai zail honetan
Pasa den abenduaren 29an, Ordiziako Majori kiroldegian, lau taldekide izan genituen Eguberrietako Nazioarteko Txapelketan lehian. Horietatik hiru (Leire Martin, Ainhoa Martin eta Haitz Mitxelena) igeriketa arruntean aritu ziren eta Nahia Zudaire berriz, igeriketa egokituaren atalean.

Jardunaldi eankorra izan zen, bertatik lau igerilari baino ez izan arren emaitza eta marka bikainak eraman bait genituen, tartean euskadiko bi errekor berri.

Goizeko jardunaldian, sailkapen probatan, gureak bikain aritu ziren. Haitz Mitxelena 50 eta 100 tximeletan aritu zen, bi probatan bere onenetik gertu arituz eta bere prestakuntzaren bidean sentsazio onak lortuz. Leire Martinek, goizean igeri egindako hiru probatan (50 eta 100 bizkar eta 200 estiloak) arratsalderako finalerako sailkapena lortu zuen. Sailkapen hori lortzeko bidean gainera, bizkar estiloko bi probatan taldeko errekorrak eta euskadiko errekorrak lortu zituen, marka pertsonalak hobetzeaz gain. Leirek, bizkar estiloko 50 metrokoan 29,97rekin sailkatu zen eta 100koan berriz, 1:04,02rekin. Marka hobetu gabe baina 2:24,37 bikain bat eginez, 200 estiloetako finalean sartu zen.

Euskal Selekzioarekin aritu zen Ainhoa Martin-ek zailago izan zuen. Burututako 3 probatan (50 eta 100 bular eta 200 estiloak) marka pertsonalak eta taldeko errekor berriak lortu arren ez zuen finaletarako sailkatzerik lortu. Gertuen, 100 bular proban aritu zen, 1:13,91rekin zazpigarren sailkatu zelarik. Bular estiloko 50 metrokoan 34'65 egin zuen Ainhoak eta 200 estiloetan aldiz, 2:26''99an utzi zuen marka pertsonla berria. Bular erako bi markak benetan bikainak diren arren, edizio honetan emakumezkoen bular estiloko probatako maila benetan altua zela esan beharra dago eta, horrek, Ainhoaren lana gutxietsi beharrean, benetan oso leku onean uzten duela, lortutako marka eta postuak benetan bikainak izan baitziren, ondoan izan zituen igerilariak kontutan izanda.

Goizeko azken proban, igeriketa egokituko emakumezkoen 50 librea, Nahia Zudairek bere marka birrindu zuen, 36,02rekin aurreko erregistro onena bi segundu eta erdian hobetuz eta finalerako bere nagusitasuna nabarmen utziz.

Arratsaldeko saioan, Leire goizea baino hobeto aritu zen oraindik. Bizkar erako 50 metroko finalean, bere marka gehixeago hobetzea lortu zuen 29''89 eginez eta azkenean bosgarren sailkatuz. Marka hau 14 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berria da. Estilo bereko 100 metroetan, 1:03,96 egin zuen Leirek, 1:04ko muga gaindituz eta laugarren postuan sailkatuz. Azken proban, 200 estiloetan, Leirek berriro ere marka pertsonala egitea lortu zuen, 2:23,64 eginez muga berri bat gaindituz eta berriro ere laugarren sailkatuz. Leireren 100 bizkar eta 200 estiloetako markak taldeko 14 urteko eta absolutu mailako errekor berriak izateaz gain, Euskadiko 14 urteko errekor berriak ere badira.

Amaitzeko, Nahia Zudairek zertxobait pattalago egin zuen igeri arratsaldeko finalean. Hala ere, bertan egindako 36,48arekin bere proban nagusi izatea lortu zuen Nahiak.

Txapelketa bikaina laukote!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios