KRONIKA: INFANTILEN EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA | CRÓNICA: CTO DE EUSKAL HERRIA INFANTIL

6 URRE, 3 ZILAR eta BRONTZE 1, EUSKADIKO BI ERREKOR BERRI, TALDEKO 7 ERREKOR BERRI, ERRELEBUETAKO MARKA BERRI BAT eta 17 MARKA PERTSONAL Galdakaon jokatutako Infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan
  • Leire Martinek Euskadiko  bi Errekor berri ezarri zituen, bata  100 bizkar proban, 1:04,68 eta bestea 200 estiloak proban, 2:24,00 eginez.

Asteburu emankorra izan zen aurrekoa ere. Euskal Herriko Infantil mailako Udako Txapelketa zela eta, Galdakaon izan ginen lehian eta gureak benetan bikan aritu ziren. Horren adierazle dira lortutako hainbat domina eta marka.


Infantilak benetan gogotsu aritu ziren, bai euren banakako probetan eta baita taldekako errelebuetako probetan ere. Nesketan, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Nora Qian Villamediana aritu ziren eta, mutiletan berriz, Lander Sorozabal.

Lander Sorozabal larunbatean gaixorik zegoela eta, igandeko proban bakarrik aritu zen, baita bikain aritu ere. Burututako proba bakarrean, 400 estiloetan, Landerrek 5:25,76 egin zuen, aurreko marka 4 segundutan hobetuz. 

Gauzak hrrela, neskak izan ziren emaitza onenak lortu zituztenak. Horren erakusle dira lauren artean lortutako domina eta marka bikainak. 

Leire Martin-ek banakako proba guztietan urrea eskuratu zuen, egindako probatan erabat nagusi izanik: 200 bizkar proban 2:17,64rekin lortu zuen, 200 estiloak proban 2:24,00rekin, 100 bizkar proban sekulako 1:04,68arekin eta 800 librean aldiz, 9:09,55arekin. Bizkar estiloko 100 metrokoan eta 200 estiloak proban, Leirek, Euskadio Errekorak erdietsi zituen berriro ere, eta proba horietan ere, adin horretan, inoizko igerilari azkarrenaren errelebua hartzea lortu zuen.

Euskadiko errekorraz gain, Leirek, 200 eta 800 librean taldeko 14 urteko eta absolutu mailako errekorrak ezarri zituen.

Ainhoa Martin-ek urre bat eta bi zilar eskuratu zituen: urrea 400 estiloan proban kronoa 5:14,15ean geratuz eta zilarrak berriz, 200 eta 100 blar probatan. Bular estiloko 100eoan Ainhoak 1:16,14 egitea lortu zuen eta 200ekoan aldiz, 2:40,93. Errelebuko lehen postan, Ainhoak 200 libreko marka pertsonala egitea ere lortu zuen, kronoa 2:15,53an geratuz. Egindako markekin, Ainhoak 200, 100 eta 50 bular probatako taldeko 14 urteko eta absolutu mailako errekor berriak ezartzea lortu zuen.

Banakako probatan domina lortzen azkena Paula Sevillano izan zen. Paulak urre bat, zilar bat eta brontze bat eskuratu zituen. Urrea 400 librean, sekulako 4:37,85a eginez, zilarra 800 librean, Leireren atzetik 9:26,79rekin sailkatuz eta brontzea 100 bizkar proban, kronoa 1:10,93an geratuz.

Nora Qian Villamediana ere bikain aritu zen, dominarik lortu ez arren, gogotsu lehiatuz eta zenbait marka hobetzea lortuz. Nora Qian-ek 400 libreko marka pertsonal berria 5:13,55ean uztea lortu zuen, 100 librekoa 1:07,41ean eta 100 bizkar probakoa aldiz, 1:13,90ean, aurreko marka 2 segundutan hobetuz.

Infantilen Errelebuak


Neskak, 4x200 libre, 4x100 libre eta 4x100 estiloak errelebuetan aritu ziren. Ainhoa eta Leire Martinek, Paula Sevillanok eta Nora Qian Villamedianak osatutako laukoteak hiru errelebuetan podiumetik gertu egotea lortu zuten. 4x200 librekoan bosgarren iza ziren 9:14,41 eginez, 4x100 librekoan berriz, 4:15,22rekin laugarren izan ziren eta infantil mailako erreebuko taldeko marka berri bat ezartzea lortu zuten eta 4x100 estiloetakoan aldiz, gure neskak bosgarren izan ziren berriro ere kronoa 4:45,86an geratuz.

Euskal Herriko Txapelketa amaituta, Leire eta Ainhoa Martin-ek eta Paula Sevillano-k entrenatzen jarraituko dute, uztailaren 27tik 30era bitartean MAlagan ospatuko den Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzeko.


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios