KRONIKA: ALEBINEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA | CRONICA: CTO DE GIPUZKOA ALEVÍN

6 ZILAR ETA 5 BRONTZE, EUSKADIKO 2 GUTXIENEKO BERRI, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT eta TALDEKO 5 ERREKOR BERRI Irunen ospatutako Alebin mailako Gipuzkoakoan

Pasa berri den asteburuan Gipuzkoako Adinarteko Txapelketan lehiatu dira gure alebinak Irungo Azken Portu igerilekuan. Bertan zortzi igerilari eduki genituen beraien onena ematen: Ane Artola, Aintzane Sarobe, Nerea Santos eta Nora Imaz nesketan eta Pello Ibargoyen, Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu eta Iker Felipe mutiletan.


Larunbat goizeko lehen jardunaldian, Unaiek 200 metro bizkar estiloko proban Gipuzkoako Txapeldunorde izatea lortu zuen, eta Eneko Elizasuk berriz, hirugarren postua eskurtu zuen estilo libreko 1500 metroetan.

Bigarren jardunaldian berriz 200 metro bular proban, Unai Somovillak bigarren postua lortu zuen berriro ere eta estilo libreko 800 metroetan Nora Imazekk Gipuzkoako Txapeldunorde izatea lortu zuen 2005ekoen artean.

Igande goizeko hirugarren jardunaldiari Unaiek bular estiloko 100 metroetan beste zilar bat eskuratu zuen proban egindako 1:13,94arekin eta, horrekin batera, Espainiako Txapelektarako gutxienekoa lortu zuen, Bartzelonan ospatuko den Udako Alebinen Txapelketan parte hartzeko eskubidea ematen diona..

Igande arratsaldeko azken jardunaldian, Aintzanek 200 estiloak proban brontzea eskuratu zuen, Unaiek 100 metro bizkar estiloan berriro ere zilarra lortu zuen, 1:05,89rekin Espainiako gutxieneko berri bat lortuz. Saio honetan bertan, 4x100 metro lau estiloko errelebuetan mutilek brontzea lortu zuten, modu horretan asteburuari amaiera on bat emanez.

Zorionak neska-mutilak!!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios