KRONIKA: UDABERRI LIGAKO 1. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 1ª JORNADA DE LA LIGA DE PRIMAVERA

DENBORALDIKO BIGARREN ZATIARI HASERA ONA ANDOAINEN
  • Taldekideek 11 marka pertsonal eta taldeko bi errekor berri erdietsi zituzten


Pasa den larunbatean, aspaldiko partez Andoaingo Allurraldeko igerilekuan, gure taldeak Udaberriko Ligako 1. jardunaldia antolatu zuen eta bertan parte hartu zuten gureek.

Guztira 15 taldekide aritu ziren lehian, Aste Santuko oporralditxoen ondorengo lehen lehiaketa honetan. Gureek, 11 marka pertsonal berri eta taldeko 2 errekor berri ezartzea lortu zuten jardunaldi honetan.

Lander Soroabal bikain aritu zen 1500 librean. Bera bakarrik aritu bazen ere, gogotsu ekiten jakin izan zuen eta bere aurreko marka minutu erdian hobetzea lortu zuen kronoa 19:01,62an geratuz eta taldeko 15 urteko errekor berri bat ezarriz. 800 metroko pasean ere Landerrek 15 urteko errekor berri bat ezarri zuen. Landerrek berak, 100 estiloetako bere marka pertsonal berria ere 1:14,48an utzi zuen jardunaldi honetan.


Ainhoa Martín-ek bi marka pertsonal berri eskuratu zituen: bata 400 librean, kronoa 4:55,85ean geratuz eta bestea 4x200 libre errelebuko lehen postan, bere 200 libreko marka berria 2:2342an utziz.

Paula Sevillanok eta Yaiza Martinez-ek euren 50 bizkar probako marka hobetzea lortu zuten, lehenak 33,18 eginez eta bigarrenak 44,71 eginez. Dani Herranz-ek 200 bular probako marka berria 3:19,78an uzti zuen, Unai Irigoras-ek 100 estiloetakoa 1:16,35ean eta Irune Martin-ek 1:42,54 egin zuen proba berean eta 3:57,14 200 bular proban.

Markarik hobetu ez zuten gainontzekoak euren betiko maila onean aritu ziren. Adibidez, Mikel Esnal-ek 1:01eko marka egin zuen 100 estiloetan nahiz eta deskalifikatua izan zen. 

Denboraldiko bigarren zati honi hasera emanda, entrenamenduekin eta datozen erronka berriekin burubelarri jartzea tokatzen da orain. Asteburu honetan, Nahia Jie Villamediana, Paula Sevillano, Ainhoa Martin eta Leire Martin Tarbes-en (Frantzian) izango dira lehian Gipuzkoako Selekzioarekin. Horren ondoren, lehiaketaz betetako ekaina izango dute gure igerilariek.


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios