6 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 6 ERREKOR BERRI LEIRERENTZAT CASTELLONen
Pasa den asteburuan Leire Martin taldekidea Castellon-en izan da Euskal Selekzioarekin, Federazio Arteko Espainiako Txapelketan lehian.
Bertan ikaragarri aritu da Leire. Egindako 3 probatan marka pertsonalak eta tadeko errekor berriak ezarri ditu eta Euskal taldearentzat puntu ugari eskuratzea lortu du,
Larunbatean Leire 200 bizkar lehiatu zen. Proba honetan 2:27,13 egin zuen, bere aurreko igerileku luzeko marka segundu batean hobetuz eta 14 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz. Proba honetan 8garren izan zen Leire eta taldearentzat 15 puntu eskuratu zituen.
Igandean bi proba gogor izan zituen Leirek, biak goizean. Lehenik 800 librea. Proba honetan 9:42,26 egin zuen, aurreko marka 22 segundutan hobetuz eta taldek absolutu mailako errekor bat ezarriz. Proba honetan Leire 14garren izan zen eta 11 puntu eskuratu zituen. Azkenik, 400 estiloetan, 5:18,50 egin zuen, aurrekoa 5 segundu gutxiago, hemen ere erreor berri bat ezarriz eta 8garren postuan 15 puntu gehiago lortuz. Banakako probez gain, berauen paseetan ere Leirek errekor berri batzuk ezartzea ere lortu du, guztira 6 marka pertsonal eta taldeko 6 errekor berri ezarriz.
Orokorrean Infantil kategorian, Euskadi 9grren izan zen mutiletan, 5garren nesketan eta 6garren bateratuan. Orotara, 7garren amaitu zuen Euskal Selekzioak.
Asteburu honetan, Leire Gipuzkoako Neguko Txapelketan izango da gainontzeko taldekideekin batera, Azpeitian.
ARGAZKIAK | FOTOS
ARGAZKIAK | FOTOS
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario