KRONIKA | CRONICA: NEGUKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA

20 MARKA PERTSONALETIK GORA, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI eta ERRELEBUETAKO TALDEKO MARKA BERRI BAT Ordizian

Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Ordiziako Majori kiroldegian izan ziren Neguko Ligako 2. jardunaldian parte hartzen.

Prestakuntza prozesuaren barneko lehiaketa bezela hartzen dugun txapelketa hontan, orain arteko lanaren barneratzeak eta egindako bidea baloratzea genuen helburu eta, zentzu horretan zenbait ondorio positibo atera genituen. Gainontzean gure igerilariak ohiko mailan aritu ziren, lehian gogotsu eta maila oneko markak lortuz.

Guztira, kategoria hauetako 21 taldekide aritu ziren Ordizian ospatutako jardunaldian.


INFANTILAK

Aurreko jardunaldian adin tarte honentzat proba nagusia 200 estiloak izan bazen, jardunaldi hontan, 400 estiloak proba izan zen. Proba hori, 200 libre probarekin batera, infantilentzat jardunaldi hontarako aukeratutako probak izan ziren, batez ere momentuari begira, bi proba hauek arlo fisiko zein teknio-taktikoari begira informazio asko eskeintzen digutelako. Lau estiloetako 400 metroetan Leire eta Ainhoa Martin bere marka onenetatik gertu aritu ziren eta Paula Sevillano-k eta Irati Arzalluz-ek euren probako marka hobetzea lortu zuten, buruz buru 5:46,65 eta 5:59,92 eginez. Irune Martin-ek, hasi berria izanik, proba hau duintasunez eta txukun amaitzea lortu zuen, esfortzua handia eginez eta erronkari modu ezinhobean aurre eginez. Mutiletan, Lander Sorozabal izan zen azkarrena 5:26,32 markarekin, atzetik Xabier Alonso (5:50,21) eta jarraian Iñaki Arregi (6:20,11). Hirurek proba honetan marka pertsoalak egin zituzten . 200 libre proban ere antzekotsu aritu ziren gure taldekideak. Leire Martin-ek 13 urteko taldeko errekor berri bat earri zuen 2:18,29 eginez, Ainhoa Martin-ek marka pertsonala egin zuen (2:23,88) eta baita Irune Martin-ek ere (3:37,70). Paula Cebriá ere txukun aritu ere proba honetan kronoa 3:0250ean geratuz. Mutiletan, Iñaki Arregik lortu zuen proba honetan marka pertsonala egitea (2:35,83). Gainontzekoak euren marka onenetatik gertu aritu ziren.

Proba hauetan aritu ez ziren infantilak Yaiza Martinez eta Jon del Rio izan ziren. Yaiza 200 librean eta 50 tximeletan aritu zen, bigarren hontan marka pertsonala eginez (55,47) eta Jon berriz, proba bakarrean aritu zen, 100 bizkar proban, bere marka segundu bat hobetuz (1:22,21). Izortze Oyarzun 50 librean aritu zen (41,41).

Bakarkako probez gain, infantilek 4x100 libre errelebuak ere izan zituzten jardunaldi amaieran, bai nesketan eta baita mutiletan ere.  Neskek infantil kategoriako taldeko marka berria ezartzea lortu zuten. Irati Arzalluz-ek, Leire eta Ainhoa Martin-ek eta Paula Sevillano-k osatutako laukoteak 4:28,75 egin zuen.

Guztira 12 infantil aritu ziren lehian jardunaldi honetan.


JUNIOR eta ABSOLUTUAK

Juniorretan Nahia Jie Villamediana, Jone Oiartzun, Beñat Alkorta Jon Ibargoyen eta  Unai Irigoras aritu ziren. Nesketan, Nahia Jie txukun aritu zen 50 libre eta 50 tximeleta eta baita 100 bizkar probatan ere. Tximeletakoan marka pertsonala egitea lortu zuen (32,12) eta baita 15 urteko taldeko errekor berri bat ezartzea ere eta besteetan bere onenean aritu zen. Jone berriz, 50 librean aritu zen 35,71 txukun bat eginez. Muiletan, Unai Irigoras oso indartsu aritu zen 50 librean eta 200 librean marka pertsonal nabarmenak eginez. 50ekoan 28,57 egin zuen eta 200ekoan berriz, 2:14,69, aurreko markak nabarmen hobetuz eta benetan sasoiz igeri egiten. Jon Ibargoyen-ek 50 tximeletako hobetzea lortu zuen (31,45).

Nagusiei dagokionez, euren erritomoa bestelakoa denez, oraindik ere euren marketatik gertu baina goitik aritu ziren Hala ere, erregistro ederren bat ere utzi ziguten. Adibidez, Iñigo Ibarburuk taldeko errekor berria eta marka pertsonala ezarri zituen 200 bular proban, 2:37,31 marka eginez. Naiara Lizaso-k 50 librean 29,37 egin zuen berriro ere martxa betean hasi den denboraldi honetan eta 17 urteko adineko taldeko errekorra hobetu zuen. Gainontzekoan, Mikel Esnal eta Itsaso Tolosa euren marketatik gora baina txukun aritu ziren, oraindik ere intentsitate falta duten arren proba txukunak burutuz.

Taldeak izango duen hurrengo lehiaketa Gipuzkoako Kluben Kopa izango, benetan zirarra haundia sortzen duen lehiaketa. Hori azaroaren 26/27ko asteburuan izango da. 

Animo Ekipo!! Burunpower!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios