ALEBINEN LIGAKO 1. eta 2. JARDUNALDIAK

Pasa den urriaren 22an eta aurreko larunbatean, hilaren 5ean, alebinek euren ligako lehen eta bigarren jardunaldiak izan dituzte.

ALEBIN LIGAKO 1. JARDUNALDIA

Denboraldiari hasiera emateko, lehen jardunaldian parte hartzera Ordiziara joan ginen. Bertan lehen jardunaldi horri zegozkion 400 metro estilo librean eta 200 metro lau estiloetan probak egiteko aukera izan zuten gure igerilariek. Lehen jardunaldi honetan, alebin kategoriako 16 gaztetxo izan genituen gure taldetik lehian.


Lehen jardunaldi hau oso garrantzitsutzat jotzen dugu, bere baitan hartzen dituen proben garrantziagatik batez ere. Jardunaldi honek, gure haurrak fisikoki nola dauden ikusteko balio digu eta baita lau estiloen inguruko ikaskuntza nola daramaten ikusteko ere. Horretaz gain, proba hauek distantziatan ertainak diren arren, adin hauetako igerilarientzat erronka haundia izaten dira, eta euren kontrolpetik ateratzen direnez, esfortzua neurtzen ikasteko eta ausardia ateratzeko oso baliagarriak izaten dira. Zentzu horretan, oraindik ere, logikoki, asko hobetzeko daukagula ikusi genuen, baina jardunaldiak aurrera joan ahala arlo horiek menperatzen ikasiko dutela ziur gaude. 

Emaitzei dagokionez, gure egoitzan, gure zenbait haur lehen postuetan izan ziren, aurretik azaldutako arlo horietan ondo moldatu zirela erakutsiz, bi probatan lehen postuetan sailkatu ziren Eneko Elizasu, Unai G. Somovlla, Pello Ibargoyen, Nora Imaz, Maddi Carcedo, Joane Arzalluz, Aintzane Sarobe eta Ane Artola, beste batzun artean. Emaitzei dagokionez ere, 13 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zela ere aipatu behar da, kasu honetan 200 estiloak proban. 

Gauzak honela, jardunaldiekin hasi besterik ez gara egin baina jada gure igerilariak lehian ikusi ondoren, zenbait ondorio atera ditzakegu gure eguneroko lanean erabiltzeko.

ALEBIN LIGAKO 2. JARDUNALDIA

Adin tarte honek euren ligako bigarren jardunaldia Tolosako Usabal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 18 haur izan ziren lehian.


Jardunaldi hontarako adin tarte honetako haurrek 200 bizkar proba eta 100 bular proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezela, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. 

Jardunaldi honetan teknikoki bi estiloetan nola moldatzen ziren ikusi ahal izan genuen, estilo bakoitzean egin beharreko distantzia aurrekoan baino handixeagoa zelako eta baita arautegi aldetik gauzak nola barneratu dituzten ikusteko. Bi arloetan gauzak hobetu behar ditugun arren, arautegiari dagokionean arreta gehiago jarri behar dugula nabarmen geratu zen, deskalfikazio ugari izan baigenituen. Gauzak horrela, arlo horretan azkar hobetu beharko dugu.

Emaitzei dagokionez, aurrekoan bezela, gure igerilrietako asko aurrean izan ziren, akatsak akats, gauzak onod egiten ere badakitela eta maila polita dutela erakutsiz. 

Unai G. Somobilla nagusi izan zen bai 200 bizkar proban eta baita 100 bular proban ere tartean 13 urteko 200 bizkar estiloko taldeko errekor berri bat ezarriz. Joane Arzalluz, Aintzane Sarobe eta Ane Artola bigarren, hirugarren eta seigarren izan ziren 200 bizkar proban eta, hirugarren, seigarren eta zazpigarren 100 bular proban, buruz buru.

Jardunaldi honetan 8x50 estilo libreko errelebu mistoa izan zuten gure haurrek saioa amaitzeko. Lehia zirraragarri baten ostean, edonork irabazi zezakeela zirudien lasterketan, gureek azkenean hirugarren postua eskuratu zuten, eman beharreko guztia eman ondoren.

Bigarren jardunaldia ere amaituta, lanean jarraituko dugu, egindako akatsak zuzendu asmoz eta egindako aurrerapausuak sendotuz. 

Aupa Ekipo!! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios