JUNIOR-ABSOLUTUEN UDARAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

URRE BAT, ZILAR BAT eta 2 BRONTZE, TALDEKO 10 ERREKOR BERRI eta 7 MARKA PERTSONAL
  • Egokituan, Konporta taldearekin aritzen den Nahia Zudaire taldekidea erabat nagusi izan zen.
Ekainaren 25 eta 26ko asteburuan, taldeko junior eta absolutuek Euskal Herriko Udarako Txapelketa izan zute Gasteizen. Kategoria absolutua izanik, gutxienekoak zituzten zenbait alebin eta infantil ere aritu ziren lehian.


Urte osoko lehiaketa onena izan ez bazen ere, gure taldekideak gogotsu aritu ziren eta euren probetan ahalik eta onena eman zuten. Junior eta Absolutuen kategorian Janire Berasarte, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu aritu ziren. Kategoria hauetakoak izan gabe gutxieneko absolutuak zituztelako alebin kategoriako Leire eta Ainhoa Martin eta Paula Sevillano aritu ziren eta infantil kategoriako Nahia Jie Villamediana eta Irati Arzalluz ere bai. Azkenik, alebina baita ere eta Konporta taldearekin lehatzen duen arren, igeriketa egokitan Nahia Zudaire taldekidea ere aritu zen. Guztira gure taldeko 11 igerilari aritu lehian txapelketa hontan.

JUNIOR ETA ABSOLUTUAK
Txapelketako kategoria propio hauetako igerilariek ez zuten euren denboraldi amaiera onena eduki. Hala ere txukun aritu ziren eta gure aldetik egindako lanarekiko inongo kexarik jartzerik ez daukagu.

Lorpen bakarrak Iñigo Ibarbururen eskutik etorri ziren. Nahiz eta aurtengoan bete betean entrenatzen ari ez den, lortutako mailak Euskal Herriko mailan punta puntan eoteko balio diola rakutsi zuen. 100 tximeletan ttxapeldun izan zen Iñigo 58,34 tukun bat eginez eta 50 tximeltan 26,16 marka on bateki txapeldunorde izan zen zilarra eskuratuz. Berarentzat lehiaketa proba gogorrenean, 800 librean, Iñigok brontzea eskuratu zuen kronoa 8:56,28an geratuz eta taldeko absolutu mailako errekor berri bat ezarriz. 100 librean 11garre izan zen.

Mikel Esnal tximeleta eta estilo libreko 50 metrokoan eta estilo libreko 100 metrokoan aritu zen. 50 librean 6garre izan zen 25,00rekin eta 100 libreko proba 50 marka hobetzeko baliatu zuen 50ean 24,56ra bere eguneko marka hobetuz. Espainiako gutxienekoa lortzeko beharrezkoa zen 24,10a lortzeko nahikoa ez ordea. 50 tximeltan 26,84rekin 8garren izan zen. Haitz Mitxelena 400 estiloak proban eta 50 eta 200 tximeletan aritu zen. Haitzek ere ez zuen bere markak hobetzerik izan nahiz eta bere maila onenan aritu zen. Gauza bera gertatu zitzaion Itsaso Tolosari igeri egindako 50, 100 eta 200 bizakr eta 50 tximeleta probetan. Itsaso 200ean 7garren izan zen eta 100ean 6garren. Jnaire Berasartek junior kategorian ezin zuen bere 800 libreko marka hobetu eta 11:00,60rekin 18garren sailkatu zen.

Infantilak eta Alebinak
Infantilak izanik, Nahia Jie VIllamediana eta Irati Arzalluz aritu ziren. Iratik 100 librean hartu zuen parte eta marka ederra egin zuen kronoa 1:04,36an geratuz eta bere marka pertsonala hobetuz. Denbora honekin Iratik 14 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen. Nahia Jie Villamediana 50, 100 eta 200 bizkar probetan aritu zen eta hiruretako bat bera hobetzerik izan ez bazuen ere txukun lehiatu zen Nahia Jie.

Alebinen artetik Leire eta Ainhoa Martin eta Paula Sevillano izan enituen Euskal Herriko Absolutuen Txapelketan lehian eta Nahia Zudaire berriz Igeri Egokituko Euskal Herrikoan.
Leire Martin 200 bizkar, 200 eta 400 estiloak eta 800 librean aritu zen. Proba gogorrak eta zailak laurak baina Leirek sekulako mailarekin burutakoak. 200 bizkar proban 2:35,34 egin zuen Leirek Espainiako gutxieneko berri bat lortuz. Honi beste gutxieneko bat batu zion 800 librean egindako 10:04,33ari esker. Estiloetako 200 eta 400 ekoetan ere ikaragarri aritu zen. 200eko distantzian 2:38,44 egin zuen proba bikaina burutuz baina erakustaldi haundiena 400 metrokoan eskaini zuen 5:29,68rekin absolutu mailako 3garren ostua eta brontzea eskuratuz. Guztira taldeko 13 urteko 7 errekor berri ezarri zituen eirek, horietatik 2 absolutu mailakoak izanik.

Ainhoa Martin ahizpa 200 eta 400 estiloak probe gogorretan aritu zen. Bietan bikain aritu zen bere bi markak hobetuz eta 400 estiloetakoa jada bazuenez, 200 estiloetakoan ere Espainiako gutxienekoa lortzeko asmotan egin zuen salto. Posible eizan ez bazen ere marka bikainak egin zituen Ainhoak 400ean 5:40,79 eginez eta 200ean 2:41,74an kronoa geratuz. Azken proba hontako 50 tximeletako paseari esker Ainhoak ere 13 urteko errekor berri bat ezarri zuen.

Paula Sevillano, Ainhoa bezela bere gutxienekoaren bila joan zen Gasteizera, kasu honetan 800 libreakoaren bila. Proba bikaina burutu zuen Paulak nahiz eta azkenean nahiakoa izan ez zen. Paulak 10:24,11n geratu zuen kronoa bere aurreko marka birrinduz eta aurreraxeago lortu zezakeela nabarmen utziz.

IGERIKETA EGOKITUKO EUSKAL HERRIKOA

Arlo honetan Nahia Zudaire taldekidea izan genuen nahiz eta Konporta taldearekin lehitu zen.
Nahia bikain aritu zen igeri egindako 50, 100 eta 200 librean eta 50 bizkar probatan. 50 bizkar proban eta 100 eta 200 librean nagusi izan zen Nahia urrea eskuratuz. 50 librean berriz 2garren izan zen. Nahia bikain aritu zen eta bere ibilbidean aurrerapausu handiak ematen ari dela erakutsi zuen, etorkizunera begira benetan garrantzitsuak izango direnak. Egindako lau probatan lortutako emaitzei esker, absolutu mailan Nahia Euskal Herriko Txapeldun izan zen.

Asteburu ona orokorrean, Nagusienek onena ezin emanaren penaz baina gaztetxoak gogotsu eta indartsu ikustearen pozez joan gien Gasteizetik. Segi behar dutenei anmoak eta jada oporrak hartu dituztenei zorionak egindako lan eta denboraldiagatik. Aupa Zuek!!

ARGAZKIAK | FOTOS

EMANALDIA | RETRANSMISION



ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios