ALEBINEN ESPAINIAKO IV TXAPELKETA

8 MARKA PERTSONAL, EUSKADIKO 2 ERREKOR BERRI eta TALDEKO 13 ERREKOR BERRI Madrilen ospatutako "Alebinen Espainiako IV Txapelketa"n 
  • Guztiek esperientzia bikaina izan zuten.
  • Leire Martin 5garren izan zen 400 estiloetan eta 200 bizkar probatan. 200 estiloetan 8garren izan zen.
Pasa den astean gure taldeko 4 alebin Madrilen izan dira Alebin mailako Espainiako IV Txapelketan parte hartzen. Eurentzat maila hontako txapelketa batean aritzen ziren lehen aldia izan da eta horren ekarritako urduritasun eta zirrarari eutsiz, bikain aritu dira laurak.


Paula Sevillano
Paula 800 librean aritu zen ostegun arratsaldean. Guretzat ezhoikoa den ordutegi batean lehiatu zen Paula (osteguna eta 20:30etan egin zuen igeri Paulak). Txapelketa hontarako zuen proba bakarrean bikain aritu zen 10:12,29 eginez eta orain dela hilabete bateko igeri luzeko marka 12 segundutan hobetuz. 800eko 400 eta 200 eko paseetan gainera taldeko 13 urteko bi errekor berri ezarri zituen Paulak; 200ean 2:28,75ean pasatuz eta 400 ean berriz 5:03,62an pasatz. Sailkapen orokorrean 45garren izan zen.

Ainhoa Martin
Paulak bezela, bere lehen partehartzea zuen Ainhoak eta proba bakarrean baita ere. Kasu hontan 400 estiloetan aritu zen Ainhoa ostegun goizean. Proba haseran, urduritasuna medio, oso indartsu atera zen Ainhoa, timeletako lehen zati azkarregi bat eginez eta gerora, horrek, proba osoa asko zaildu zion. Azkenean 5:42,19 egin zuen Ainhoak sailkapen orokorreko 36garren postua eskuratuz.

Unai G. Somovilla
Unaiek ere lehen parte hartzea zuen maila honetako txapelketa batean. Unai larunbatean aritu zen lehian, lehendabizi 100 bizkar proban eta gero 100 bular proban. Bietan bikain aritu zen marka ederrak lortuz eta proba txukunak osatuz. Unaiek 1:11,53 egin zuen 100 bizkar proban eta 1:20,67 bular estilokoan. Biak ere 13 urteko taldeko errekor berriak eta baita bi probetako 50 metroko paseak ere.

Leire Martin
Leire ikaragarri aritu zen txapelketa osoan zehar eta egindako markek maila altuan aritzea baimendu zioten. Bere lehen proba 400 estiloak izan zen. Proba hau ostiral arratsaldean egin zuen, izen emate denbora zela eta zuzenean arratsaldeko finalean sartzen zelako. Proba bikaina burut zuen Leirek. 5:23,33rekin 5garren postua eskuratu zuen eta taldeko absolutu mailakoaz gain, Euskadiko 13 urteko errekor berri bat ezarri zuen (aurrekoa 5:24,32, Cristina Rodriguez-ek 2001ean Tarrasa-n eginikoa).

Larunbat goizean 100 bizkar proban aritu zen. Oraingo honetan 1:12,70 denborarekin 22garren sailkatuz eta taldeko 13 urteko errekor berri bat ezarriz. Igandean berriz, egun haundia izan zuen Leirek. Egun horretaz goizez bi proba egin behar zituen; 200 bizkar eta 200 estiloak, biak ere proba benetan gogorrak eta atseden denbora gutxirekin egin beharrekoak. Bietan ikaragarri aritu zen Leire bietan, arratsalderako finalerako sailkatuz. Goizeko sailkapenetako proban jada Euskadiko errekor berri bat ezarri zuen Leirek 200 bizkar proban 2:29,73 eginez (aurrekoa Juncal Irigoienek 1993an Malagan eginiko 2:30,03a).

Arratsalderako lan oso gogorra zuen Leirek. 10 minuture barruan bi probak egin behar zituen berriro eta ederki erantzun zuen. Lehen finalean, 200 bizkar estilokoan, Leire-k 2:28,77 egin zuen, Euskadiko eta taldeko errekorrak berriro ere hobetuz eta sailkapen orokorrean 5garren postua eskuratuz. Handik gutxira, 8-9 minuturen buruan, 2:34,59 egin zuen 200 estiloetan, goizeko 2:35,51 hobetuz eta 8garren postua eskuratuz. Txapela kentzeko modukoa.

Orokorrea beraz, txapelketa bikaian gure lau alebinek Madrilen egindakoa. Orain, ondo merezitako oporraldiak eta igeriketaz ur irekietan gozatzera.

Aupa Zuek!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios