MARKA ETA EMAITZA BIKAINAK SANTURTZIN
Pasa den larunbatean, "III Mikel Trueba Saria" ospatu zen Santurtzin. Master kategoriako lehiaketa hontan Joel Lopez taldekide andoaindarra izan zen lehian eta emaitza bikainak eskuratu zituen.
Joel, 400 libre eta 100 libre probatan lehiatu zen. Lehenengoan 5:15,88 markarekin, marka pertsonal berria eta taldeko 30-34 urte arteko errekor berriak ezarri zituen. Probako 200 metroko pasean ere marka petsonala hobetzea eta taldeko errekor berria ezartzea lortu zuen (2:36,52).
100 metroko proban ere gauza bera egin zuen. Marka pertsonala eta taldeko errekorra 1:05,12 markarekin eta gauza bera 50 metroko pasean (30,95).
400 libreko proba sailkapenerako mistoa zen, bai generoan eta baita adinean. Proba hontan JOel 16garren izan zen. 100 librekoan aldiz, hau jada bere kategorian, Joelek hirugarren postua eskuratu zuen, podiumean eotea lortuz. Zorionak!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario