GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXXII TXAPELKETA

17 URRE, ZILAR 1 eta 12 BRONTZE, TALDEKO 8 ERREKOR BERRI eta ESPAINIAKO ALEBIN MAILAKO TXAPELKETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT XXXII GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN
  • Paula Sevillano-k, Leire Martin-ek, Ainhoa Martin-ek, Unai G. Somovilla-k, eta Lander Sorozabal-ek automatikoki Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako txartela lortu zuten.
  • Ainhoa Martin-ek Udarako Alebin mailako Espainiako Txapelketarako 400 estiloak probako gutxienekoa lortu zuen 5:34,79 eginez eta bere ahizparekin batera Madrilen izango da.
Pasa den igandean, taldeko alebinak Gipuzkoako Eskolarteko XXXII Txapelketan parte hartzen izan ziren, Tolosako Usabal kiroldegian. Txapelketa goizez eta arratsaldez izan zen, bi jardunalditan.


Lehiaketan taldeko 19 haur izan genituen lehian. Lortutatko emaitzek erakusten duten bezela, denak benetan txukun aritu ziren ahal zuten onena emanez eta guztiek emaitza bikainak lortu zituzten, tartean domina uzta handia eskuratuz eta txapelketa handiagoetarako sailkapenak lortuz; bai Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako, bai Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketarako eta baita Alebin mailako Espainiako Txapelketarako ere.

Dominak

Urreak
Paula Sevillano 400 libre (4:45,68) eta 800 libre (10:12,95). 
Leire Martin 100 tximeleta (1:13,83) eta 200 tximeleta (2:45,43).
Aintzane Sarobe 200 bizkar (2:54,39).
Unai G. Somovilla 100 bular (1:21,82) eta 100 libre (1:02,68).
Ainhoa Martin 200 estiloak (2:41,06) eta 400 estiloak (5:34,79).
Joane Arzalluz 200 estiloak (2:56,62) eta 800 libre (11:28,00).
Lander Sorozabal 200 tximeleta (2:49,84).
Ane Artola 100 bizkar (1:22,63).
4x100 libre Emakumezkoak errelebua, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Aintzane Sarobe-k osatua (4:34,24)


Zilarrak
Paula Cebriá 100 estiloak (1:35,47).

Brontzeak
Lander Sorozabal 1500 libre (19:39,09).
Iñaki Arregi 200 bizkar (2:45,24).
Unai Rodriguez 100 bular (1:31,09).
Aintzane Sarobe 100 libre (1:12,43).
4x100 estiloak Emakumezkoak errelebua, Leire Martin, Joane Arzalluz, Ainhoa MArtin eta Paula Sevillano-k osatua (5:16,56).
4x100 estiloak Gizonezkoak errelebua, Iñaki Arregi, Unai Rodriguez, Lander Sorozabal eta Unai G. Somovilla-k osatua (5:14,01). 

Dominarik lortu ez arren, gainontzeko igerilari guztiak ere bikain aritu ziren, askotan lehen postuetatik gertu eta orokorrean euren marka guztiak hautsiz, beraz, zorionak guzti-guztioi!! 

Marka Aipagarriak
Aipatzekoak izan ziren Paula Sevillanoren 400 eta 800 libreko markak. Bietan denbora laburrean emandako hobekuntza sekulakoa izan da eta urte haseran lana egitea besterik pentsatzen ez geuenean, Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 4 segundu eskasera dago 400 librean eta 12 segundura 800ean, biak aukera errealekin.

Aipagarria baita ere Ainhoa Martin-en 400 estiloetako proba. 5:34,79rekin Alebin mailako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen eta Leirerekin batera Madrilen lehian izango da. Marka hau taldeko 13 urteko errekorberria ere bada.

Leire Martinek berak taldeko errekor berriak eskuratu zituen.bata 100 tximeletan eta bestea 200 tximeletan. Lehenengoa 13 urteko errekor berria da baina bigarrena taldeko absolutu mailako errekor berria da.

Nahia Zudaire-k ere sekulako lehiaketa egin zuen. Igeriketa Egokituan aritzen den arren, lehiaketa hontan gainontzeko taldekideekin batera aritu zen, eta benetan proba ederrak aukeratu zituen. 200 estiloak proban 3: 52,67 egin zuen eta 800 librean 14:06,02.

Aipagarria baita ere Lander Sorozabal-en 1500eko marka. bi asteren buruan bere aurreko marka 40 segundutan hobetzea lortu du gaztetxo honek eta gainera 14 urteko taldeko errekor berriak ezarri ditu bai 1500ean eta baita 800 librean ere.

Azkenik, Unai G. Somovilla-k ere, taldeko 13 urteko errekor berriak ezari ditu. Bata 100 bular proban, errekor berria 1:2182n utziz eta bestea 100 librean, sekulako 1:02,68arekin.Azken marka honekin, Unai Alebin mailako Espainiako Txapelketko gutxienekotik segundu bakarrera dago, eta benetan aipagarria da hori, izan ere, adin hontako haurrek 2002koen gutxienekoak lortu behar dituzte parte hartzeko eta Unai oso gertu dago. Egurra!!

Aurreko egunean alebin txikienak egin bezelaxe, elkarrekin pasatzeko egun polit bat izan zuten gaztetxo hauek ere eta, lehiatzeaz gain, elkarrekin bazkaldu eta elkarrekin denbora gehiagoan egoteko parada ere izan zuten.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak
Hilaren 28ko Euskadiko Eskolarteko Jokoetara begira, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano, Lander Sorozabal eta Unai G. Somovilla Artxanda-n Gipuzkoako Selekzioarekin izango dira ziur. Gainontzeko taldekide batzuk ere sailkapena lortzea espero dugu, automatikoki lehen 2ak sailkatzen direlako eta gure igerilari asko 3garren eta 4garren izan zirelako. Hala ere, horren baieztapenaren zain egon beharko dugu..


Zorionak guztioi!! Aupa ZUEK!! BURUNPOWER!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios