MARKA BIKAINAK, EUSKAL HERRIKO ETA ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO GEHIAGO ETA TALDEKO ERREKOR BERRIAK ORDIZIAn ospatutako Alebin Ligako azken jardunaldian.
- Gure alebinek benetan maila altua erakutsi zuten.
2004/2003ko neskek eta 2003/2002ko mutilek 400 libre eta 200 tximeleta probak izan zituzten jardunaldi hontan. Saioaren amaieran 8x50 estiloak errelebu mistoa ere izan zuten.
Gure alebinak benetan bikain aritu ziren, denboraldian zehar behn eta berriro lortu eta mantendu duten maila altu berbera erakutsiz.
400 librean, Unai G. Somovilla nagusi izan zen 2003ko mutiln artean (5:14,26) eta 2002koen artean Lander Sorozabal bigarren izan zen (5:02,92) eta Iñaki Arregi hirugarren (5:22,43).
Proba bereko 2003ko neskak ikaragarri aritu ziren. Leire Martin erabat nagusi izan zen 4:52,07 eginez eta Alebin mailako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortuz. Atzetik, eta marka bikainekin, Paula Sevillano bigarren postuan (5:00,94) eta Ainhoa Martin hirugarrenean (5:04,74). 2004ko neskak ere bikain aritu ziren proba hontan: Joane Arzalluz bigarren izan zen 5:35,11 markarekin eta Aintzane Sarobe berriz laugarren (5:45,61).
Bigarren proban, 200 tximeletan, parte hartu zuten 10 igerilaritatik 8 gure taldekideak izan ziren. Proba hontan gureak nagusi izan ziren erabat eta marka onak egiteaz gain, proba hori modu egoki, azkar eta entrenamendu maila nahikoarekin egiteko gai zirela erakutsi zuten, normalean errespetua sortzen duen proba honen aurrean sekulako segurtasuna eta lasaitasuna erakutsiz.
Egindako markekin, Leire Martin-ek taldeko 13 urteko errekor berria ezarri zuen 400 librean eta 200 tximeletako 12 urteko taldeko errekor berria hobetzea ere lortu genuen.
Gauzak honela, etekin haundia atera diote Alebin Ligari gure igerilariek. Alde batetik, aurreko denboraldietan baino proba esanguratsuagoak maila altu batekin burutzeko gai izan dira, euren ibilbidearen garapenean, etorkizunera begira, lan hobea egitea bermatuko diguna. Bestetik, aurtengo denboraldiari begira, gehienek Euskal Herriko Alebin mailako Txapelketarako gutxienekoak lortu dituzte eta Leire Martin-ek Espainiako Txapelketarako mordo bat ere bai. Geratzen diren txapelketetan, oraindik ere gaza gehiago lor ditzaketela uste dugu eta, beraz, animorik haundienak lanean jarraitzeko!!
Asteburu honetan, benjaminek "Igerilari Osoa" lehiaketa izango dute larunbatean eta alebinek berriz "Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa", azken hauek igandean. Guztiek Tolosan izango dute lehiaketa eta alebinen kasuan, lortutako emaitzek Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako sailkatzeko balioko dute. Animoak eta POWER!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario