TXIKIAK BIKAIN ETXEAN JOKATUTAKO SAILKAPEN PROBETAN!!
Pasa den larunbatean jendez gainezka egon zen igerilekua. Gure taldeak, Lasarte-Orian antolatu zuen benjamin eta alebinen 50 metrotako Sariaren sailkapen proba. Egoitza guztietako igerilariekin egindako sailkapen orokorrean lehen 6-ak Otsailaren 28-an Azpeitian egingo den txapelketarako sailkatuko dira, A finalean, eta hurrengo 6-ak (7.-etik 12-era) B finalerako. Hori jakinda gure igerilariek gogotsu ekin zioten txapelketari, lehiaketa on bat egin eta finalerako sailkatzeko irrikaz.
2007-2006 urteko neska-mutilek 50m bizkar estiloan, 50m bular estiloan edo 50m estilo librean izan zuten aukeran igeri egiteko. Igerilari bakoitzak proba bakarra aukeratu behar izan zuen. Honen ondoren 4x50 estilo libreko errelebo mixtoak ere egin zituzten. Bikain igeri eginda, gure egoitzako lehen postuetan hainbat igerilari sailkatu ziren, besteak beste, Nahia Goenagak 4, postua lortu zuen 50m bizkar estiloan 53''93-ko denborarekin, Ane Mateosek 50m bular estiloan 3. postua lortu zuen 1'05''52-ko denborarekin, Jon Pelayok aldiz 2. postua lortu zuen froga berdinean 55''35-eko denboraz. Nerea Irazuk eta Saioa Elolak 2. eta 3. postua lortu zuten hurrenez hurren 41''90 eta 42''47 denborekin.
Alebinetan (2005, 2004, 2003 eta 2002 urteak gizonezkoetan, eta 2005, 2004 eta 2003 urteak emakumezkoetan), 50m tximeleta, 50m bizkar, 50m bular edo 50m estilo librean probak izan zituzten aukeran, hemen ere bakoitzak proba bakarra egin zezakeelarik. Banakako probaz gain, hauek ere 4x50 libre errelebu mistoak izan zituzten saioaren amaieran.
50 metro tximeleta estiloan, Nora Imazek eta Maddi Carcedok 4. eta 5. postua lortu zituzten, 49''33-ko denbora eginez Norak eta 52''27-ko denbora Maddik. Ainhoa Martinek eta Ane Artolak ere 1. eta 3. postuak lortu zituzten Alebin handien kategorian 35''08 eta 38''40 denborak eginez hurrenez hurren.
Mutiletan, Eneko Elizasuk 5. postua lortu zuen alebin txikien kategorian 42''85 denborarekin eta Lander Sorozabalek 1. postua handienean 35''32 denborarekin.
50 metro bizkar proban Unax Goenagak 5. postua lortu zuen (46''82), Leire Martinek (33''83) 1. postua, Joane Arzalluzek (37''27) 4. postua, Aintzane Sarobek (37''57) 5. postua eta Nora Qian Villamedianak 6. postua 39''39 denborarekin. Iñaki Arregi eta Adam Sanchezek ere 2. eta 4. postua lortu zituzten mutiletan 37''40 eta 50''47 denborekin. Naia Muruak (53''14) 2. postua lortu zuen
50 metro bular proban Unai Rodriguezek 2. postua lortu zuen 41''98 denborarekin, Lander Azkaratek aldiz 4. postua 53''35 deborarekin. Unai Barcinak (39''01) 4. postua lortu zuen.
50m estilo libreko proban, Paula Sevillanok 33''08 denborarekin 3. postua, eta Unai Somovillak 1. postua 28''82-ko denborarekin.
4x50m estilo libreko errelebo mixotetan Buruntzaldeak 2. postua lortu zuen 2'05''21-eko denbora bikainarekin.
Egoitzako sailkapen probetan lortiutatko emaitza eta postuei esker gure igerilarietako asko hilaren 28an Azpeitian izango den finalean izango direla uste dugu. Hala ere behin betiko sailkapena atera arte zain egon beharko dugu.
Comentarios
Publicar un comentario